Prentsa Aretoa
2020/09/09
Euskal Taldeak delitu larriak hobeto detektatzeko bidaiarien erregistroa erabili ahal izateko lege-proiektuaren alde egin du
Almudena Otaolak Espainiako Estatuak Europako zuzentarauen transposizioa egiteko duen geldotasuna salatu du. "Atzerapen horrek, zigor ekonomikoez gain, ziurgabetasun juridiko handia sortzen du".
EAJ-PNVk aldeko botoa eman dio terrorismo-delituak eta delitu larriak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko Izen eta Bidaiarien Erregistroko datuak erabiltzeko Lege Organikoaren Proiektuari. Senatuan egindako eztabaidan, Almudena Otaola pozik agertu da Europar Batasuneko hegazkin-konpainien nazioarteko hegaldietako bidaiarien izenen erregistroko datuen transferentzia arautzea eta agintari eskudunek datu horiek tratatzea helburu duen Europako Zuzentarauaren transposizioa onartu delako. "Europar Batasuna askatasunerako, segurtasunerako eta justiziarako espazio uniforme gisa sendotzeko funtsezko urratsa eman da, herritarrak delitu oso larrien aurrean gehiago babesteko".
Hala ere, senatari jeltzaleak Estatuko tramitazioaren atzerapena kritikatu du; izan ere, 2016ko maiatzaren 24tik dago indarrean, eta EBko herrialdeek beranduenez 2018ko maiatzaren 25ean sartu behar zuten Zuzenbide nazionalean. "Beste behin ere, agerian geratu da Espainiako estatuak duen geldotasuna legezko konpromisoak betetzeko, kasu honetan europarrak. 10 penalizaziotik zazpi Espainiak hartzen ditu. Atzerapen horrek, zigor ekonomikoez gain, ziurgabetasun juridiko handia sortzen du, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionala urratuz", salatu du.
Era berean, Otaolak azpimarratu du gaur izapidetutako Europako Zuzentarauen transposizioak agerian uzten duela "Espainiako subiranotasun nazionalaren zati bat Europar Batasunaren esku dagoela, eta horregatik Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak ez duela inolako kalterik izan". Joera horrek gora egiten jarraitzen duela egiaztatu ondoren, 2018an onartutako 28 Errege Lege Dekretuetatik 12 Europako zuzentarauetatik eratortzen direla edo zuzentarau horiekin lotuta daudela erakusten duen bezala, EAJ-PNVko senatariak Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako erakundeen arteko eskumenen banaketan aurrera egiteko beharra azpimarratu du, "Herrien Europaren papera aldarrikatuz, Estatuen Europatik haratago, eta ganbera honetan ordezkatuta dauden alderdi politiko gehienek nazioaren batasun banaezinaren alde egiten duten interpretazio zurrun eta zaharkitua gaindituz".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19