Prentsa Aretoa
2020/09/09
EAJ-PNVk bide emanda, Justiziako profesionalek ez dute aurretiazko hitzordurik behar egoitza judizialetan edo fiskaltzan
Jeltzaleek egindako zuzenketarekin COVID-19ari aurre egiteko prozesu eta antolaketa neurriei buruzko lege proiektuak egungo osasun egoerari oztopo gehiago jartzea saihesten da, haren jarduera baldintzatuko luketelako.
Senatuko Euskal Legebiltzar Taldeak, gainerako legebiltzar taldeekin sinatutako akordioan, Justizia Administrazioaren aurrean epaitegien edo fiskaltzaren egoitzetan esku hartzen duten profesionalek (abokatuak, prokuradoreak, eta lan-harremanetako gradudunak) egoitza judizialetara edo fiskaltzaren egoitzetara sartzeko aurretiko hitzordua behar ez izatea bultzatu du. Imanol Landak Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketa Ganberako gainerako talde politikoekin transakzionatu da, eta neurri hori Kongresuak Senatura igorritako hasierako testutik kentzea ekarri du. Testu hori, behin goi-ganberan onartuta, behin betiko berretsiko du.
"Legebiltzarreko talde guztiak bat etorri gara egoitza judizialetan funtzionarioekin harreman zuzena eta arina duten profesional batzuen eguneroko jarduerari oztopo gehigarririk ez jartzeko premian", onartu du Landak, eta horrela aipatutako sektore profesionalak ordezkatzen dituzten erakundeek horren inguruan helarazitako eskaerak jasotzen direla gaineratu du. "Hori guztia, logikoki horietan aplikatu beharreko osasun-protokoloei men egitearen kaltetan izan gabe", zehaztu du.
Lege-proiektuak urgentziazko helburu batzuei erantzuten die, epe eta denbora jakin batzuekin, Justiziaren funtzionamenduari birusak gehitutako arazoei heltzeko beharretik eratorriak. Senatari jeltzaleak gogorarazi duenez, Goi Ganberako Justizia Batzordean gehitutako zuzenketaz gain, Euskal Taldeak 20 zuzenketa gehiago aurkeztu ditu Kongresuaren tramitazioan, "Justizia Administrazioari, bertan aurreikusitako prozesu- eta antolaketa-tresnetatik, COVID-19tik eratorriako erronka handiari aurre egiteko erantzun hobea eta arinagoa emateko proiektua hobetzeko, bai alarma-egoeran geldiarazita egon ostean berraktibatu ostean, bai gaitzak sortutako osasun-, ekonomi- eta gizarte krisiak handituko diren auziengatik.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19