Prentsa Aretoa

2020/09/22

Maribel Vaquerok "borondate politikoa" eskatu du bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familien legezko estatusean dagoen "diskriminazioarekin amaitzeko"

EAJ-PNVko senatariak konpromisoa hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari familia ugaritzat hartu daitezen, "hitzetatik ekintzetara pasatuz".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquerok euren ardurapean bi seme-alaba dituzten guraso bakarreko familiei beste familia eredu batzuekiko "berdintasunezko eta diskriminaziorik gabeko estatus legala" aitortzeko lege aldaketak egin ditzala eskatu dio Gobernuko presidenteordeari. EAJ-PNVko senatariak, zehazki, aipatu du familia ugaritzat hartu behar direla, egoera horretan dauden alargunei bezala, hortik eratortzen diren eskubideak eskuratuz.

Pablo Iglesiasek, galderaren edukiari erantzun gabe, berriro aipatu du Gobernua lantzen ari den familia aniztasunari buruzko legea, urte hasieratik iragarri duena. Hori dela eta, Vaquerok gehiago zehazteko eskatu dio, eta gogorarazi dio EAJ-PNVk proposatutako neurriak "ez duela lege berririk eskatzen. Aldaketa erraza da borondate politikoa badago; hitzetatik ekintzetara pasatzea ".

Gobernuaren kontrolerako saioan, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du hiru urte igaro direla Senatuak, EAJ-PNVren proposamenez, mozio bat onartu zuenetik; mozio horretan, legean aipatutako aldaketak egiteko eskatzen zitzaion Espainiako Gobernuari, Gobernuek aintzat hartu ez dutena. Horrez gain, Euzko Abertzaleak 2018an lege-proposamen bat erregistratu zuela gaineratu du, baina ez zela eztabaidatu. Hori dela eta, deitoratu ditu aukera ugari alferrik galdu direla Estatuko Gobernuen "borondate politiko faltagatik", hala nola 2008, 2009 eta 2010eko Estatuko Aurrekontuen Legean jasotako lege-aldaketak egin ez zirenean, edo Gobernuak 26/2015 Legearen agindua bete ez zuenean, lege horren arabera Gorteetara bidali behar baitzen Familia Ugariak Babesteko 40/2003 Legea erreformatzeko lege-proiektu bat Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzeko helburua. Era berean, salatu du, "ez dugu ikusi gai honen inguruko proiektu legegilerik sartu denik hil honetan onartutako programa legegilean".

Familien %10i eragiten dien egoera txar horren profil femeninoa azpimarratu du Vaquerok; izan ere, kasuen %80an gurasoa emakumea da, "eta pobrezia indize handienak pairatzen dituztenak dira, % 42,9ko arrisku-tasarekin, eta, beraz, gizarte-bazterketako arrisku handiagoa dute". Guraso bakarreko familientzat dauden plan eta programa ugariak positiboki baloratu arren, Euskadirenak adibidez, EAJ-PNVko senatariak "berdintasunezko eta diskriminaziorik gabeko estatus legala" emateko beharra berretsi du.

Ezagutu Gure Senatariak