Prentsa Aretoa
2020/09/22
Nerea Ahedok Moriako errefuxiatu-gunean izandako sutearen moduko larrialdiei erantzun arina eman diezaiola exijitu dio Gobernu zentralari
EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuak Europako Batzordeko presidenteak estatu kideei egindako interpelazioari erantzunik eman ez izana deitoratu du, isiltasun hori Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak errefuxiatuak hartzeko eskaintzari kontrajarriz.
Nerea Ahedok Moriako errefuxiatu-gunean piztutako sutearen ondorioz sortu den bezalako larrialdi-egoeren aurrean Gobernu zentralak azkar eta berehala joka dezala eskatu dio Kanpo Arazoetako ministroari, hain zuzen ere bertan zeuden 13.000 pertsona ingururen egoera dramatikoa larriagotzen duen egoera, horregatik "noiz eta nola jokatuko duten" galdetu dio.
Arancha Gonzalez Laya epe luzeagoko Europako ikuspegi globaleko estrategia batean oinarritu du bere erantzuna, eta senatari jeltzaleak aitortu egin dio guztiz beharrezkoa dela Europako asilo-politika partekatua, elkartasunean, erantzunkidetasunean eta giza eskubideen errespetuan oinarritua, dena dela larrialdi humanitarioko egoeretan premiazko eta berehalako erantzuna behar dela nabarmendu dio. "15 egun igaro dira eta oraindik ez da halakorik eman. Ekintzarik eza ez da onargarria, hegoaldeko mugako presioa ezin da aitzakia izan, Gobernuak ezin du ezkutatu beste batzuek ez dutela egiten ", azpimarratu du. "Erantzunkidetasunaren alde egiten dugu; erantzuna ezin da herrialde hartzaileetan bakarrik eman", adierazi du Ahedok.
Era berean, EAJ-PNVko ordezkariak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak Europako Batzordeko presidenteak estatu kideei egindako interpelazio zuzenari erantzunik eman ez izana, eta isiltasun hori errefuxiatuak hartzeko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egindako eskaintzarekin kontrajarri du. Beste behin ere, bozeramaile jeltzaleak Jaurlaritzaren Share proposamena aldarrikatu du, "bitartekoak eta borondatea ditugu” eta "erantzunkidetasuna" eskatu du, neurri zehatzak hartzeko eta autonomia erkidegoekin eta tokiko erakundeekin koordinatuta.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19