Prentsa Aretoa

2020/10/08

Rosa Peralen iritziz, Gobernu zentralak Mendekotasun Legearen finantzaketa 2012ko mailara bueltatzeko egin duen planteamentua eskasa da

EAJ-PNVko senatariak argitu duenez, orduan baino 450.000 onuradun baino gehiago daude.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Rosa Peraleren iritziz, Gobernu zentralak Mendekotasun Legearen finantzaketa 2012an izan zuen mailara bueltatzeko egindako proposamena eskasa da, hain zuzen ere lege horri murrizketak ezarri aurretik izan zuen mailara. Pablo Iglesias Bigarren Presidenteorde eta Eskubide Sozialen ministroak Senatuan egindako agerraldian, duela zortzi urteko mailara itzultzea "anbizio gutxi izatea" suposatuko lukeela gogorarazi dio EAJ-PNVko ordezkariak, izan ere, orduan baino 450.000 onuradun baino gehiago daudelako.

Estatuko Administrazio Orokorrak Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema finantzatzeko egiten zion ekarpena murriztu zuenez, 2019an 2010ean baino 426 milioi gutxiago eman zituen, nahiz eta 457.000 onuradun gehiago izan. Rosa Peralek argitu duenez, "Autonomia erkidegoak izan dira, gure kasuan Foru Aldundien bidez, baliabideen %80 jarri behar izan dutenak, Estatuko Administrazio Orokorrak %20 baino ematen ez duen bitartean".

Bestalde, senatari jeltzaleak Eskubide Sozialen Saileko arduradun nagusiari jakinarazi dio bere Ministerioak laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa finantzatzeko eta arautzeko planak egin beharko lituzkeela. "Ezgaitasunen bat duten pertsonek laguntzaile pertsonala beharrezkoa dela esan dute, normalizatzeko eta gizarteratzeko, eta horrek beren bizi-proiektua garatzeko aukera eman diezaiela", azaldu dio Pablo Iglesiasi. "Gaur egun, prestazio hori bi erkidegotan biltzen da: Gaztela-Leonen, %15; eta Euskadin, %80".

Ezagutu Gure Senatariak