Prentsa Aretoa

2020/10/13

EAJ-PNVk eskatu du egiturazko izaera duten aldi baterako lanpostuak finkatzeko prozesuak autonomia-erkidegoek arautu ahal izatea

Mertxe Garmendiak EAJ-PNVren "baiezko kritikoa" adierazi dio mozioari, bitarteko langileen arazoa konpontzen saiatzeko; izan ere, agerian geratu da sozialisten jarrerak "ate bat irekitzen diola Gobernu zentralari lege-aldaketa bat egiteari".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mertxe Garmendiak Espainiako Gobernuari eskatu dio Autonomia Erkidegoetako Parlamentuak beren beregi gaitu ditzala egiturazko lanpostu edo plazen aldi baterako enplegua finkatzeko prozesuak arautzeko. Funtzio Publikoko Batzordean PAR alderdiak aurkeztu duen mozioari aurekztu doin mozioaren defentsan -alderdi horrek onartu ez duena-, EAJ-PNVko senatariak berretsi du "Autonomia Erkidegoek ez dugula mugatuta egon behar eskaintza publikoak deitzeko".

Aragoiko Alderdi Erregionalistaren ekimenak aldi baterako langile publikoen benetako finkapen administratiboa sustatzeko arau- eta legegintza-ekintzak egitea eskatzen zion Espainiako Gobernuari, eta, EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak proposatu duen hobekuntza azken testuan jaso ez bada ere, Garmendiak haren alde bozkatu du, PSOEk " sentsibilitate berria erakusten duela dirudiela" ikusita, gehitu duen zuzenketaren arabera. "Baiezko kritikoa da, nahikoa ez dela iruditzen zaigulako eta oso pauso epela, baina gai horrek kezkatu egiten gaitu eta, gutxienez, atea irekitzen dio Gobernu zentralak lege aldaketa bat egiteari", adierazi du.

Halaber, Garmendia ados agertu da enplegu publikoa arautzen duen oinarrizko araudia aldatzearekin, behin bakarrik egingo litzatekeen ezohiko prozesu baten bidez, baina jakinarazi du ez litzatekeela merezimendu-lehiaketa mugatu gisa planteatu behar, baldintza espezifikoetara mugatu beharko litzatekeela. "Bitarteko langileen ehuneko handia duten sailkapen-taldeetan soilik egin beharko litzateke, denbora-esparrua eguneratzeaz gain".

Ezagutu Gure Senatariak