Prentsa Aretoa

2020/10/20

Maribel Vaquerok kalitatezko tren garraio fidagarria eskatu dio Gobernu zentralari

EAJ-PNVko kideak Euskadin COVID-19 baino lehen zeuden maiztasunak eta zerbitzuak berreskura ditzala eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV reclama al Gobierno central un transporte ferroviario de calidad y fiable
    2020/10/20

    ARTXIBOA JAITSI

Maribel Vaquerok RENFEk COVID-19ko krisi sanitarioaren aurretik Euskadin eskaintzen ziren maiztasunak eta tren-zerbitzuak berrezar ditzala eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari. Senatuan, Gobernuaren Kontrolerako Bilkuran, EAJ-PNVko senatariak Jose Luis Abalos ministroari gogorarazi dio aldiriko zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegora transferitzea zehaztu arte, urtebete barru, "Estatuaren eskumena izaten jarraitzen duela; ordura arte, zugana joko dugu kalitatezko trenbide-garraio fidagarria eta, batez ere, erabiltzaileen beharretara egokitua izan dadin eskatzeko", jakinarazi dio, "erabiltzaileen, alkateen, Arabako Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren" eskaria helaraziz.

Ordutegi estrategikoetan ibilbideak kentzea deitoratu du Vaquerok, goizeko lehen orduan Irun-Altsasu-Gasteiz lineak ematen zuena, egun bertan behera geratu dena, eta erabiltzaileek behar dutena Gasteizko eta Bilboko lantokietara, ikasketa zentroetara edo medikuetara joateko, besteak beste, Arabako Lautadan eta Aiaraldean eragina dutenak.

Senatari jeltzaleak Jose Luis Abalos ministroari ohartarazi dio ez duela osasun krisia aitzakiatzat erabili behar ekonomikoki onuragarriak ez diren lineak ezabatzeko, eta harrituta agertu da ministroak horretarako arrazoia eskaera murriztu dela argudiatu duelako. "Eskaria jaitsi da eskaintza oso txarra delako. Trenak erabiltzaileek behar dituzten ordutegietan jartzen ez badira, beste garraiobide batzuk erabiliko dituzte, sostengarritasun aldetik desegokiagoak. Kalitatezko zerbitzua da erabiltzaileen beharrizanetara egokitzen den zerbitzua", azaldu du.

Vaquerok plangintza-faltaren ondorioa ere salatu du. "Urduña-Bilbo linean, erabiltzaileek megafoniaren bidez jakin izan dute, geltokian bertan, euren trena ez dela aterako, RENFEren azalpenen arabera,"arazo teknikoengatik "; eufemismo horrek, langileen informazioen arabera, makinista falta esan nahi du", azaldu du, ostean Ministroak baieztatu duen motiboa.

Ezagutu Gure Senatariak