Prentsa Aretoa

2020/10/21

Imanol Landak estatuburuak bere jarduera ez-instituzionalean duen bortxaezintasuna ezabatzearen alde egin du

EAJ-PNVko senatariak Kongresuko, Senatuko eta Gobernu zentraleko ordezkariei aforamendua kentzea eskatzen duen mozioari erantzunez, "kendu behar bada, kasu guztietan egin dadila" esan du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV aboga por suprimir la inviolabilidad del Jefe del Estado en su actividad no institucional
    2020/10/21

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Senatuko EAJ-PNV Taldeak Konstituziotik erregearen bortxaezintasunaren prerrogatiba kentzearen alde egin du, jarduera ez-instituzionalari dagokionez. Imanol Landak aldarrikapen horren alde egin du, Ciudadanosek Senatuan egindako mozioari erantzunez, hain zuzen ere Kongresuko, Senatuko eta Gobernu zentraleko ordezkariei forudun izatea kentzeko eta zenbait legebiltzarri forudun izatea eskatzeko egin duena. "Ezabatu behar bada, egin bedi kasu guztietan, salbuespenik gabe", esan du senatari jeltzaleak, gogoratuz figura hori erregearen edo erreginaren ezkontideari, Asturiasko printzeari eta haren ezkontideari, eta abdikatu duten erregeari edo erreginari ere badagokiela, bai auzi zibiletarako zein zigor-arlokoetarako.

Landaren iritziz, Gobernuko Presidentetzak edo haren ministroek berretsi beharreko erregearen ekintzez gain, "Zentzuzkoa dirudi, bere jarduera pribatu edo partikularrari dagokionez, gainerako herritarrak bezala, justiziaren irizpidearen mende egotea".

Forupekoei dagokienez, Gobernu zentralaren datuen arabera, gaur egun 280.000 forudun baino gehiago daude Espainiako Estatuan, gehienak Botere Judizialeko, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako eta Autonomietako kideak, kargu hautetsiak 2.000 baino ez direlarik. Hori dela eta, Landak galdetu du zergatik uzten dituen Ciudadanosek bere proposamenetik kanpo legez edo beste araudi batzuen bidez gaitutako forupeko pertsonak, eta "bakar-bakarrik, eta, hain zuzen ere, ordenamendu juridikoko arau garrantzitsuenetan, hau da, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuetan ezarritakoetan" zentratzen da; hori dela eta, aurreratu du EAJ-PNV ez dela "postureo mediatikoengatik arituko".

Azkenik, "Autonomia erkidegoetako parlamentuen autonomiaren urraketa argia" nabarmendu du, "Autonomia Estatutuak erreformatzea erabaki ez dutenei beren diputatuentzat eta gobernu autonomikoak osatzen dituztenentzat figura hori ezabatzeko eskatzeko".

Ezagutu Gure Senatariak