Prentsa Aretoa
2020/10/22
EAJ-PNVk Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko Legea aldatzearen alde egiten du, toki-erakundeen autonomia eta eskumenak bermatzeko
Juan Carlos Medina senatariak agerian utzi du horrek herritarrengandik hurbilen dauden administrazioei kalitatezko zerbitzu eraginkorrak ematea erraztuko diela.
Juan Carlos Medinak Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea aldatzearen alde egin du, toki-erakundeen autonomia eta eskumenak bermatzeko. Hala eta guztiz ere, EAJ-PNVren ordezkariak ez du babestu Talde Sozialistaren mozioa Senatuko arlo horretako Batzordean, ez baitu jaso onartu beharreko arauek izan behar duten foru-babesa, EAEko eta Nafarroako foru-berezitasunak jasotzeko.
Medinak azaldu duenez, beharrezkoa da lege hori aldatzea, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunean jasotakoaren ildotik, "Udalerriek autonomia bermatua, modu eraginkorrean babestua, herritarrei kalitatezko zerbitzu eraginkorrak ematea ahalbidetzen duten eskumen propio zabalekin", eta gogorarazi du administrazio horiek kudeatzen dituztela hurbiltasunetik eta biztanleen beharren ezagutzatik. "Ahal dela, udal-zerbitzu publikoak kudeatzeko formulen alde egin behar da, mankomunitateen, partzuergoen eta abarren bidez. Are gehiago krisi sozial eta ekonomiko batek eragindako krisi sanitario honetan".
Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko Legeari dagokionez, Medinak gogorarazi du Euskal Taldeak salbuespen-klausula errotuak sartzea lortu zuela, batez ere eskubide historikoetan, toki-, foru- eta udal-autonomian sakontzeko bidea ireki baitute eta, gainera, EAEko Udal Legea onartu baitute. "Adostasun sozial eta politiko zabala izan duen legea da, eta udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen ditu: eskumenak eta haren finantzaketa, toki-erakundeen finantza-jasangarritasuneko eredu propio batekin, gure udalek adierazitako eskumenak modu eraginkor, efiziente eta jasangarrian gauzatu ahal izatea bermatzen duena", amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19