Prentsa Aretoa
2020/10/27
EH Bilduren interesik ezak Senatuak Gobernuari Foru Berriaren aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa kentzeko eskatzea eragotzi izana deitoratu du EAJ-PNVk
Estefanía Beltrán de Herediak salatu duenez, helegitea "autogobernuaren, Nafarroaren berezko eskumenen eta Nafarroako zuzenbide zibilak foraltasunaren berme gisa duen ardatz izaeraren aurkako erasoa da".
-
EAJ-PNV denuncia que el recurso al Fuero Nuevo “es un ataque al autogobierno de Nafarroa” 2020/10/27
Senatuko Euskal Legebiltzar Taldeak EH Bilduren interes eta eragin faltak Senatuko Batzorde Konstituzionalak Espainiako Gobernuari Foru Berriko zenbait artikuluren gainean dagoen konstituziokontrakotasun-errekurtsoa atzera botatzeko eskatzea eragotzi izana deitoratu du. Ekimenak aldeko hamabi boto izan ditu, eta kontrako hamahiru, PSOErenak eta Voxenak; beraz, ERC-EH Bildu Talde parlamentarioaren bi ordezkarien abstentzioa erabakigarria izan da aurrera ez ateratzeko.
EAJ-PNVk salatu egin du Nafarroaren interesen defentsan EH Bilduk erakutsi duen utzikeria, hain garrantzitsua den gai baten aurrean, Esquerra Republicanako bere bazkideen aurrean ez duelako bere posizioa baliatu. Hauen bi ordezkariek lau segundo interbentzio batekin azaldu dute beraien iritzia, eztabaidagai den gaiarekin interes falta nabarmena erakutsiz.
Bere hitzaldian, Estefania Beltran de Heredia Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramaileak kritikatu egin du Espainiako Gobernuaren zentralizazio nahia eta eskumen autonomikoekiko errespetu falta Nafarroako Parlamentuak aho batez errefusatu duen helegitearen aurrean. "Autogobernuaren, Nafarroaren berezko eskumenen eta Nafarroako zuzenbide zibilak foraltasunaren berme gisa duen ardatz izaeraren aurkako erasoa da", laburbildu du Beltran de Herediak.
Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria 1973ko lege bat da, 2019an eguneratu zena, Nafarroako Parlamentuaren ahobatezkotasunarekin. Gobernu zentralak erabaki zuen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bat aurkeztea Foru Berriko zenbait aginduri, tartean 1973ko testuan jada jasota zeuden eta gaur egun arte arazorik gabe aplikatu izan diren hainbat figura ere barne.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19