Prentsa Aretoa
2020/10/28
Nerea Ahedoren ustez, "premiazkoa" da administrazioaren tutoretzapean egoteari uzten dioten gazteak erregularizatzea
EAJ-PNVko senatariak "hemen daudenen eta gizarte honetako kide direnen" egoera konpontzeko mekanismo azkarrak ezartzeko deia ere egin du.
Nerea Ahedok berriz ere azpimarratu du beharrezkoa dela adingabeak izan diren artean Administrazioak tutoretza eman dien pertsonen egoera erregularizatzea hauek 18 urte bete ondoren, orduan "deserregularizatuta eta inoren lurraldean” geratzen direlako. EAJ-PNVko senataria pozik agertu da migrazioa aztertzeko batzorde txostengilea martxan jarri delako, baina bere ondorioen zain egon ezin diren gaiak daudela gogorarazi du.
Beste behin ere, bozeramaile jeltzaleak autonomia erkidegoek enpleguarekin eta prestakuntza ekintzekin lotutako aldi baterako bizileku- eta lan-baimenak luzatu ahal izatea proposatu du, eta Gobernu zentralaren interpretazio aldaketa deitoratu du, orain irizten diolako Administrazioaren babes ekonomikoa ez dela nahikoa erregularizatzeko. "Ez dira erregularizatzen 18 urterekin eta, beraz, ez dute enplegua lortzeko aukerarik, eta, beraz… Askotan linbo batean egoten dira hiru urtera arte”.
Antzera baten azaldu da administrazio-erregularizazioekin orokorrean, moteldu egin baitira paperak izapidetzean izandako kolapsoarekin edo bizileku- edo lan-baimenak lortzeko edo berritzeko zailtasunarekin; pandemiarekin are egoera zailagoa sortuz. "Dagoeneko hemen daudenen eta gizarte honetako kide direnen egoera konpontzeko mekanismo azkarrak ezartzeko" deia egin du Ahedok, "lan egiteko, ekarpenak egiteko, integratzeko eta euren bizi-proiektua antolatzeko".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19