Prentsa Aretoa

2020/10/29

EAJ-PNVk Nafarroako RTVEko albistegietan euskararen erabilera handitu dadila eskatu du

Luke Uribe-Etxebarriak administratzaile bakarrari eskatu dio ez dezala alde batera utzi administrazio publikoek bere sustapenean duten erantzukizuna.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV pide un aumento del uso del euskera en los informativos de RTVE en Navarra
    2020/10/29

    ARTXIBOA JAITSI

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak RTVEk Nafarroan egin eta emititzen dituen albistegiek euskara modu nahikoan eta egokian erabiltzea eskatu du. RTVEko administratzaile bakarrari egindako galdera batean, senatari jeltzaleak esan du "Administrazio guztiei" dagokiela "euskararen aldeko jarrera proaktiboa" hartzea, "baita RTVEri ere".

Rosa María Mateok lurraldeko zentroaren emisio propioetan euskarak duen erabilera eskasa justifikatzeko Foru Erkidegoan koofizialtasunik ez duela esan du, eta herritarren %11,8k baino ez duela erabiltzen; hori dela eta, Uribe-Etxebarriak errealitate soziolinguistiko horren aitzakiaren atzean ez ezkutatzeko eskatu dio: "Horrek ez du esan nahi administrazio publikoek euskara sustatzeko betebeharra ez dutenik; deskribatu duzuna argazki bat baino ez da, eta hemen geratuko ginateke beti”. Uribe-Etxebarriak 'lingua navarrorum' delakoaren garrantzia azpimarratu du, "Nafar guztien ondarea baita, eta, beraz, administrazio publikoek, RTVE ere tartean, sustatzeko konpromisoa hartu behar dute".

Ezagutu Gure Senatariak