Prentsa Aretoa

2020/11/04

Euskadiren "autogobernu digitala" errespetatzea eskatu du Senatuak

EAJ-PNVren ekimenez, Goi Ganberak euskal erakundeek Administrazio elektronikoaren esparruan garatutako informazio-sistemak aintzatestea eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • El Senado pide respetar el “autogobierno digital” de Euskadi
    2020/11/04

    ARTXIBOA JAITSI

Senatuak Euskadik administrazio elektronikoaren informazio eta komunikazio sistemen arloan duen gaitasuna eta eskumena onartu du, EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketa baten bidez. Zuzenketa horren bitartez, arlo horretan "autonomia-erkidegoek dagoeneko garatutako informazio-sistemak behatzeko" eskatu zaio Gobernu zentralari. "Aro berri honekiko proiekzioa da, digitala, gure Gernikako Estatutuan, adibidez, idatzita dagoena", azaldu du Luke Uribe-Etxebarriak.

Senatari jeltzaleak gaineratu duenez, "Euskadik arlo digitalean dituen eskumenak errespetatzeaz eta aitortzeaz ari gara, ikuspegi zentralistak saihestuz, eta horiek gure Estatutua eta autogobernua are gehiago ahuldu besterik ez dute egiten". "Euskal erakundeek herritarrei eta enpresei lagundu nahi diete, printzipio, estrategia, azpiegitura, tresna eta irtenbide digital zehatzak garatuz, eta hori guztia interoperabilitate europarraren ikuspegi garbiarekin", azpimarratu du ordezkari jeltzaleak.

Senatuko Osoko Bilkuran egindako hitzaldian, senatariak gogorarazi du nola “Euskadin 20 urte baino gehiago daramatzagu gure Agenda Digitala garatzen: informazio-sistema guztiak, azpiegitura fisiko eta digitalak, administrazioen modernizazio digitala, tresna teknologikoak, kudeaketa-ereduak eta herritarren eta enpresen alde hain garrantzitsua den eraldaketa horren laguntza eta bultzada”. "Hori guztia ezin da alde batera utzi, ezta baztertu edo oztopatu ere, kontuan hartu eta errespetatu egin behar da", nabarmendu du Uribe-Etxebarriak.

Era berean, esan duenez "geroz eta adostasun handiagoa dago pandemiak eragindako krisiaren susperraldi ekonomikoa digitalizaziotik" pasatzen dela esatean, eta "euskaldunok eta bere erakundeek oinarri sendoak, helburu egiaztatuak eta aurrekontu nahikoak" dituztela horretarako, eta, beraz, "kalte egiten diguten pentsamolde zentralistak saihestu eta salatu behar ditugu". "Argi daukagu gure etorkizuna Herri gisa dugun nortasunetik irabazi nahi dugula", amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak