Prentsa Aretoa

2020/11/05

Almudena Otaolak Ertzaintzaren zuzeneko parte-hartzea eskatu du Estatuko eta nazioarteko segurtasun-foroetan

EAJ-PNVko senatariak polizia-kidegoen arteko koordinazio operatiboa eskatu du, euskal Poliziaren eskumenekoak diren funtzioak errespetatuta.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV reclama la participación directa de la Ertzaintza en los foros nacionales e internacionales de Seguridad
    2020/11/05

    ARTXIBOA JAITSI

EAJ-PNVk Ertzaintza Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoekin parekatzea eskatu du, Estatuko eta nazioarteko foroetan parte hartzeari dagokionez. Segurtasuneko estatu-idazkariak Goi-Ganberako Barne Batzordean egindako agerraldia aprobetxatuz, Almudena Otaola senatariak adierazi du ez dela mugatu behar puntu eta bulego bakarretan Estatuko lankidetza-tresnak egotera, baizik eta "mugaz gaindiko zaintzak ahalbidetu behar dira, Ikerketarako Talde Bateratuetan, foro eta lantalde europarren bileretan, EMPACT eta Ekintza Bateratuko Egunetan parte hartu behar da"; Segurtasun Indar eta Kidegoen "maila eta jarduteko gaitasun berarekin".

Senatari jeltzaleak Rafael Perez Ruizen aurrean defendatu duenez, eskuduntza hori Ertzaintzari dagokio, Europar Batasunaren aurrean eskumena duen eta Euskadin eskumen osoa duen agentzia gisa onartuta baitago. Helburua "Euskal gizarteari eta, beraz, Europakoari erantzun globala, zeharkakoa eta eraginkorra ematea da, egungo eta etorkizuneko eraldaketa sozialak eskatzen dituen erronkei erantzun ahal izateko", azaldu du.

Era berean, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen kopurua Gernikako Estatutuak gordetako funtzioetara egokitzeko eskatu du Otaolak. Estatuko eta Euskadiko Segurtasun Batzordetik eratorritako koordinazio-organoen funtzionamenduaz interesatu denean, senatari jeltzaleak polizia-kidegoen arteko koordinazio operatiboaren beharra nabarmendu du, bakoitzak dituen funtzioekiko errespetuan oinarrituta, eta Ertzaintzaren eskumenekoak diren arloetan esku-sartzerik egon ez dadin. "Era berean, poliziaren datu base nazional eta europarren trukea eta sarbidea erraztu behar da", azpimarratu du.

Ezagutu Gure Senatariak