Prentsa Aretoa

2020/11/10

EAJ-PNVk Loiolako kuarteletako lurren inguruan negoziatzeko batzorde tekniko bat sortzea eskatu dio Defentsari

Luke Uribe-Etxebarriak "ebazteko benetako borondatea" eskatu du, "oso gutxi erabiltzen diren eta Donostiarako hirigintza, ekonomia eta gizarte nahasmendua eragiten duten" instalazioen lekualdaketa konpontzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV pide a Defensa crear una comisión técnica para negociar sobre los terrenos de los cuarteles de Loiola
    2020/11/10

    ARTXIBOA JAITSI

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Batzorde Tekniko Iraunkor bat sortzea eskatu du gaur, Loiolako kuarteletako lurrak Gipuzkoako hiriburuko udaletxera transferitzeko Donostiako Udalaren eta Defentsa Ministerioaren arteko negoziazioari berrekiteko eta konpontzeko. Senatariak, Goi Ganberako Defentsa Batzordean egindako ahozko galdera baten bidez, "Aarazionaltasuna, zentzutasuna eta sen ona" eskatu dio Defentsako Estatu Idazkariari, "oso gutxi erabiltzen diren eta Donostiarentzat hirigintza, ekonomia eta gizarte nahasmendua diren" instalazioen lekualdaketa konpontzeko; hori dela eta, "bizi dugun garaiaren araberako akordio bat benetan ebazteko borondatearekin" negoziatzeko eskatu dio.

Instalazio militarrak anakronismo bat direla, neurriz gaindikoak eta oso gutxi erabiliak daudela eta Europako defentsaren behar estrategikoekin eta XXI. mendean dauden mehatxu mota berriekin bat ez datozela errepikatu ondoren, EAJ-PNVko senatariak gaineratu du horiek lekuz aldatzeak Ministerioaren kontuak eta gaitasunak berrantolatzeko aukera ere ekarriko lukeela ", eta, adibidez, ‘Espainia hutsa’ deiturikoaren beste lurralde batzuetan kokatzea iradoki du, beraien garapen ekonomiko eta sozialerako instalazio hauek eskatzen dituztenak. "Beraientzat itxaropenak eta ilusioak euren lurraldean kokatzea esan nahi badu, donostiarrentzat ilusioa eta itxaropena lur horietan Donostiako Udalaren hirigintza planak gauzatu ahal izatea da", gaineratu du.

Uribe-Etxebarriak gogorarazi duenez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak duela gutxi iragarri zuen Martuteneko espetxea hiru urteko epean desagertuko dela inguru horretatik, eta, beraz, Loiolako kuartelak "hustutako uhartetxo" gisa geratuko dira, "Zentzurik gabeko hiri-bilbean". Defentsako Estatu Idazkaritzak instalazioak operatiboak direla eta kokapen alternatibo baliagarririk ez dagoela berretsi duen arren, senatari jeltzaleak agerian utzi du, joera globaletan eta esparru militarrean dituen ondorioetan eta Ministerioak eskatzen dituen gaitasunetan oinarrituta, "oso argi dagoela Loiolako kuartelak soberan daudela".

Ezagutu Gure Senatariak