Prentsa Aretoa

2020/11/10

Maribel Vaquerok etxebizitzaren funtzio soziala aldarrikatu du

EAJ-PNVk Estatuak ezar ditzakeen neurriei babesa ematea ala ez eskumen hori zorrotz errespetatuko dituelakoaren mende jarri du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV reivindica la función social de la vivienda
    2020/11/10

    ARTXIBOA JAITSI

Maribel Vaquerok Euskadin aspalditik garatzen ari den etxebizitza politika defendatu du Hiri Agendaren eta Etxebizitzaren idazkari nagusiaren aurrean. EAJ-PNVko senatariak ohartarazi dio Estatuak ezartzen dituen neurriek ildo horretatik jo beharko dutela, eta, horrez gain, errespetatu egin beharko dela Euskadiri etxebizitzaren eta hirigintzaren arloan dagokion eskumen esklusiboa Euskal Taldearen babesa lortzeko. "Euskadin, etxebizitza eskubide subjektiboa da; gure politika epe ertain-luzeko alokairua sustatzen duten estrategietan oinarrituta dago, etxebizitza-parkea sortzeko eredua eta haren kudeaketa aldatzea ahalbidetuz, eta, bereziki, egoera ekonomikoaren ondoriozko gizarte-larrialdiko egoerei erreparatuz", laburbildu du.

Francisco Lucasek Senatuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Batzordean egindako agerraldian, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du Euskadik alokairuaren aldeko apustu irmoa egiten duela, bertan bideratzen baitira baliabide publikoen %100; etxebizitza hutsen aktibazioa bultzatzen duela, Bizigune programaren bidez, hileko soldataren kobrantza bermatuz eta errentatzaileari segurtasun juridikoa emanez, eta irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak ezartzeaz gain, Birgaitze eta birsorkuntza bultzatzea. Etxebizitzaren funtzio sozialaz konbentzituta, Vaquerok agerian utzi du formula berriak behar direla etxebizitza horiek eskuratzeko, familien tipologiak dibertsifikatzen direlako; hori dela eta, eskaintza askotarikoa egin behar da, eta gizarte-laguntza eman behar zaie kolektibo ahulenei.

Ezagutu Gure Senatariak