Prentsa Aretoa

2020/11/17

Etxanok Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren betetze-maila ebaluatzeko txostenak eskatu ditu

Senatari jeltzaleak Berdintasunerako ministroari gogorarazi dio oraindik ez dela Itunaren Jarraipen Batzordera joan, eta informazioaren sistematizazioa eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Berdintasun ministroari eskatu dio ebaluazio- edo kontrol-txostenak egin ditzala, Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren betetze-maila ebaluatu ahal izateko. Gobernuari egindako kontrolari buruzko galderan, Etxanok Irene Monterori gogorarazi dio ez berak, ez bere aurrekoak, ez genero-indarkeriaren aurkako Gobernuaren ordezkariak, ez direla oraindik joan goi-ganberako Estatu Itunaren jarraipena egiteko Batzordera, eta, horren ondorioz, bi legegintzaldietan "nahitaez bete beharreko" dokumentu horiek eskatu dira, eta horrek, azpimarratu duenez, "ez du inola ere ordezkatzen beharrezkoak diren agerraldiak”.

Etxanok informazioaren sistematizazioan egin diren aurrerapenak azaltzeko eskatu dio Irene Montero ministroari, eta "ezinbestekotzat" jo du itunaren akordioen jarraipen- eta ebaluazio-batzordeetako kontrol-mekanismoak behar bezain konstanteak izatea eta behar bezain finkatuta egotea, gomendioen berrikuspena eta eguneratzea kontrolatzeko. "Noizko izango dugu Estatuak bultzatu beharreko Itunaren neurriak betetzeko dokumentu operatibo bat? Dagoeneko bete direnak, betetzeko programatutakoak eta betetzeke daudenak bereizten dituen dokumentua?", galdetu du.

Ordezkari jeltzaleak Eusko Jaurlaritzak egiten duen lana aipatu du, Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Senatuko Berdintasun Batzordean aurkeztu zuten dokumentu operatiboa goraipatuz. Bertan, EAEko VII. Berdintasun Planaren, Euskadi Basque Country 2030 agendaren, Estatu Itunaren eta Istanbulgo Hitzarmenaren ekintzak lerrokatzen dira, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateari dagokionez.

 

Ezagutu Gure Senatariak