Prentsa Aretoa

2020/11/18

Maribel Vaquerok estaturik gabeko nazioei migrazio-politikak diseinatzen, planifikatzen eta gauzatzen parte hartzeko bideak ematea eskatu du

Share proposamena aldarrikatu du, eta harrera- eta integrazio-ahaleginaren lurralde-banaketan zeharkakoa dela nabarmendu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV pide habilitar cauces de participación a las Naciones sin estado en el diseño, planificación y ejecución de las políticas migratorias
    2020/11/18

    ARTXIBOA JAITSI

Maribel Vaquero EAJ-PNVko senatariak estaturik gabeko nazioei eta eskualdeei Europako migrazio politikak gauzatzen parte hartzeko bideak jartzea eskatu du. Migrazio eta Asilo 2020rako Europako Itunerako agenda propio bat egiteari buruz Ezker Konfederalak egindako ekimenari buruzko hitzaldian, Vaquerok adierazi du beharrezkoa dela Europar Batasuneko estatuek egoera ahulean dauden migratzaileei eskaini behar dizkieten "erantzun humanitarioko gutxieneko estandar europarrak ezartzea", eta, horretarako, beharrezko baliabide ekonomikoak ematea.

Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena aldarrikatu du EAJ-PNVk, lehendakariak Europari eta Estatuko Gobernuari helarazitakoa. Hau da, Europako eremuan eta zeharka, migratzaileen harrera- eta integrazio-ahaleginaren lurralde-banaketa adostea, hiru parametrotan oinarrituta: diru-sarrera fiskalak, biztanleria eta langabezia-indizea. "Proposamen irekia da, erantzunkidetasunaren eta elkartasunaren printzipioa aplikatzen duena", azpimarratu du senatariak.

Era berean, errefuxiatuak Estatuan hartzeko eta integratzeko sistema sakon eraldatzeko beharra azpimarratu ondoren, Maribel Vaquerok uste du ezinbestekoa dela autonomia-erkidegoek parte hartzea beharrezko politikak diseinatzen eta planifikatzen. "Erakundeen egitura eta eskumenen banaketa kontuan hartuta, ezinezkoa da sistemak ondo funtzionatzea autonomia-erkidegoak kanpoan uzten badira; izan ere, autonomia-erkidego horiek dira, udalekin eta, gure kasuan, foru-aldundiekin batera, horiek inplementatu behar dituztenak".

Kanarietan bizi den egoera latzari dagokionez, senatari jeltzaleak arreta deitu die Gobernu zentrala sostengatzen duten bi alderdiei; izan ere, 2015ean PPk onartutako Segurtasun Legeaz baliatuko dira, hain zuzen ere beraiek oposizioan zeudenean auzitegietan helegitea jarri zioten legeaz -migratzaileek babes eraginkorrerako dituzten eskubideak urratzen dituela argudiatuz- beroan egindako itzulketak baliozkoak izan daitezen. Vaquerok zorterik handiena opa dio Aita Mariren tripulazioari, datorren astean berriz ere Mediterraneora joango dena itsas salbamenduko misioan.

Ezagutu Gure Senatariak