Prentsa Aretoa

2020/11/19

Juan Carlos Medinak abeltzaintzaren sektoreari babesa eman dio eta merkaturatzeko zirkuitu laburrei balioa eman die

Abeltzainek eta euskal erakundeek Covid-19k sektorean sortutako eraginari aurre egiteko ahalegina egin dutela nabarmendu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV respalda al sector ganadero y pone en valor los circuitos cortos de comercialización
    2020/11/19

    ARTXIBOA JAITSI

Juan Carlos Medina senatariak abeltzaintzako produktuak, haragizkoak zein esnekiak, merkaturatzeko zirkuitu laburren garrantzia aldarrikatu du. EAJ-PNVko ordezkariak bere babesa adierazi dio sektoreari gaur goi-ganberan egin den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean, pandemiaren ondorioei aurre egiteko laguntzak ematea eztabaidatu denean. "Euskadin egiaztatu dugu abeltzainek eta haragi-produktuen egileek beren burua berrasmatu behar izan dutela beren produktuak merkaturatu ahal izateko, beren banaketa-kanal nagusia, Horeca izenekoa, itxita geratu baita"; hain zuzen ere, hotel, jatetxe eta kafetegiak jasotzen dituena.

Senatari jeltzaleak azpimarratu duenez, abeltzaintzako produktuak gertuko zirkuituetan banatzea euskal erakundeek bultzatu duten neurria da, merkaturatzeko bide berriak irekitzea ahalbidetuz. Horrek eta 0 kilometroko tokiko produktua sustatzeko kanpainek oso harrera ona izan dute herritarren artean. "Harategi txikiek oso ondo egin dute lan eta auzoko merkatua indartu da berriz; zerbitzu pertsonalizatua, segurua eta kalitatezkoa baloratzen delako", azaldu du Medinak. Bestalde, Talde Popularraren ekimenean planteatutako diru-laguntzei dagokienez, Medinak gogorarazi du EAEko erakundeek, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek, laguntza horiek gaitu zituztela, haiek baitira Euskadin horretarako eskumena dutenak.

Ezagutu Gure Senatariak