Prentsa Aretoa

2020/11/26

Luke Uribe-Etxebarriak euskal erakundeek eta herritarrek Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian parte hartzea eskatu du

Senatariaren iritziz, ezinbestekoa da Estaturik gabeko nazioak edo eskumen legegileak dituzten eskualdeak Biltzarrean elkartzea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak "euskal herritarren eta Euskadiko erakundeen parte-hartze zuzena" eskatu du Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian, Europak datozen urteetan izango dituen erronka eta lehentasunen inguruan elkarrizketa ireki eta anitza ezartzeko. Europar Batasuneko Estatu idazkariak, Juan Gonzalez Barba-Perak, Europar Batasunerako Batzorde Mistoan egindako agerraldian, ordezkari jeltzaleak esan du EBk ezin duela "aurrerapausorik eman, ezta indartu ere, gaur egun eta etorkizunean planteatuta dituen erronkei aurre egiteko, Europako herritarren eta herrien onespen espliziturik gabe, laster hasiko den Konferentzia honen protagonista nagusiak baitira, beren eztabaida eta proposamenetan lagundu eta erraztu behar dizkieten maila guztietako erakundeekin batera”.

Uribe-Etxebarriak EAJ-PNVren erabateko babesa adierazi dio Konferentziari, eta "gure bokazio europar eta europazalearen arabera, euskal herritarrek osoko bilkuran parte hartu ahal izatea" eskatu du, "Europar Batasuna indartzen laguntzeko".

Halaber, senatari jeltzaleak adierazi duenez, "ezinbestekoa da Estaturik gabeko nazioen edo eskumen legegileak dituzten eskualdeak Konferentzian izatea, lehenik eta behin, Europar Batasunaren ekintzak zuzenean eragiten digulako gure eskumen-eremuan, eta, bigarrenik, herritarrengandik hurbil eta "kalean" gauden erakunde politiko demokratikoak garelako.

Horren harira, senatariak azpimarratu du beharrezkoa dela Konferentziak "eztabaida tematiko zabal eta irekiak" izatea, eta "antolakuntza elementu garrantzitsu batzuk deszentralizatu egin beharko liratekeela". Euskadin -seinalatu du senatariak- prest gaude eta Konferentziako foroak edo agora ofizialak antolatu nahi genituzke".

Ezagutu Gure Senatariak