Prentsa Aretoa
2020/11/26
Nerea Ahedok tarifa elektrikoa merkatzeko deia egin du, herritar ahulenei laguntzeko neurri gisa
Prezioen murrizketa industriara ere zabaltzeko deia egin du. "Lehiakorragoa izango litzateke, aberastasuna eta enplegua sortuko lituzke, eta hau pobrezia tasa murrizteko modu bat da".
Nerea Ahedok tarifa elektrikoa berrikusteko deia egin du, herritar ahulenei laguntzeko neurri gisa. EAJ-PNVko senatariak adierazi duenez, funtsezko ondasuna da, "beraz, eskubide bat", eta berraztertzea "beharrezkoa eta premiazkoa" iruditzen zaio. Eskubide Sozialen Batzordean egindako eztabaidan, Ahedok energiaren prezioen murrizketa industriara zabaltzeko deia egin du. "Lehiakorragoa izango litzateke, aberastasuna eta enplegua sortuko lituzke, eta hau pobrezia tasa murrizteko modu bat da", nabarmendu du. EAJ-PNVko senataria Talde Popularrak pandemiaren eragin ekonomikoa herritar ahulenengan minimizatzeko mozioan proposatutako neurrietatik haratago joan da, “egoeraren araberakoak ez diren neurriak" eskatuz, "pobrezia murrizteko edo, gutxienez, pobrezia horren ondorioak eta energia eskuratzeko zailtasuna arintzeko”. Era berean, kontsumitzaile kaltebera hobeto identifikatu eta babestea, etxeetako eraginkortasun energetikoa hobetzea eta neurri sozialak ezartzea proposatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19