Prentsa Aretoa

2020/11/30

Imanol Landak Mediterraneoan itsas salbamendu humanitarioko lanei jartzen zaizkien oztopoekin bukatzea eskatu du

Senatariak trabak "urratzeko" eskatu dio Lankidetza ministroari, arau argiagoak ezarri bitartean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Imanol Landak EAJ-PNVren kezka azaldu du Mediterraneoan garatu diren itsas salbamendu humanitarioko lanak oztopatzeagatik, adibidez, Itsas Salbamendu Humanitarioa euskal gobernuz kanpoko erakundearen 'Aita Mari' ontziarenak. Arancha Gonzalez Laya ministroak Senatuko Lankidetza Batzordean egin duen agerraldian, Landak egoera iraultzeko neurriak eskatu dizkio, eta "jarrera oztopatzaileetatik urrun, bizitzak salbatzen eta Europako agintariei legozkiekeen jarduera defizitak estaltzen ari direnen lana erraztea" eskatu dio.

Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministroak erantzun du gai hori Migrazio eta Asilorako Europako Itunean negoziatzen ari direla, "joko arau argiagoak behar dituen gaietako bat" dela iritzita. Imanol Landak ministroari eskatu dio, negoziazio hau gauzatzen den bitartean, "oztopo-egoera hori pairatzen ari direnei egoera eta oztopo horiek gainditzeko erraztasunak ematea, beren jarduera normaltasun osoz egin dezaten".

Ezagutu Gure Senatariak