Prentsa Aretoa

2020/12/15

EAJ-PNVk ez dio zuzenketarik aurkeztuko LOMLOEri Senatuan

Rosa Peralek LOMCE legea ordezkatzeko beharra azpimarratu du, "Hezkuntzaren alorrari eta, bereziki, euskal hezkuntza-komunitateari kalte handia egin diolako".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak ez dio zuzenketarik aurkeztuko LOMLOEri Senatuan, eta tramiteak aurrera jarraitzea ahalbidetuko du, abenduaren 23ko osoko bilkuran onartu ahal izateko. Zuzenketak aurkezteko epea gaurko azken orduan amaituko da, baina PPk Osoko Bilkurara berau gelditzeko ekimena eraman duela aprobetxatuz, Rosa Peralek berretsi egin du EAJ-PNVk LOMCE ordezkatzearen inguruan duen iritzia eta Wert Legea ordezkatzeko dagoen beharra, "Hezkuntza alorrari eta, bereziki, euskal hezkuntza komunitateari kalte handia egin diolako. LOMLOEk ordezkatu eta hobetu egiten du ", azpimarratu du.

Senatari jeltzalearen esanetan, elkarbizitza inklusioa eta ekitatea sustatzen duten hezkuntza politika eta programen ardatz gisa kokatzea da EAJ-PNVren helburua. "Horrek esan nahi du egungo aniztasuna aitortu behar dela, hezkuntza-diskriminazio edo -bazterkeria mota guztiak gainditu behar direla, ikasle-taldeak kohesionatu behar direla, eta guztiontzako ikasteko aukera-berdintasuna bermatu behar dela".

Ezagutu Gure Senatariak