Prentsa Aretoa
2020/12/15
Nerea Ahedok ekintza gehiago eta antzezpen gutxiago eskatu du migrazioaren auzian
Elkartasunaren eta erantzunkidetasunaren ikuspegi global eta integralaren alde egin du.
Migrazio estrategia baten faltan, Nerea Ahedok "esku hartu behar dugula eta gehiegizko aktuazioa ikusten dugula" salatu du. Kanariar Uharteetara migratzaileen etorrera masiboari aurre egiteko neurriak hartzeko Talde Popularraren ekimen baten eztabaidan, EAJ-PNVko senatariak agerian utzi du migrazio-fenomenoa ez dela egoeraren araberako zerbait, eta, larrialdiak konpondu behar badira ere, "erantzun integrala, globala, zeharkakoa, epe ertain eta luzerako ikuspegiarekin, bide seguruak bilatuko dituena, korridore humanitarioak, harreran lan egingo duena" behar dugula.
Kanariar Uharteetako egoera "krisi humanitario bat da: lehen aldiz gertatzen ez dena, Kanarietan bakarrik ematen ez dena, eta Gobernu honekin bakarrik eman ez dena", azaldu ostean, Ahedok aitortu du lurralde bakar batek, "dagoen tokian egoteagatik, ezin duela horrelako krisi baten kudeaketa guztia jasan, ezta horren erantzule izan ere", eta, beraz, ikuspegi global eta integral baten alde egin du, elkartasuna eta erantzukizuna oinarri hartuta. Hala, PPren proposamena ez ezik ("musika eta hitzak ez datoz bat"), Gobernu zentralaren kontraesanak ere gaitzetsi ditu. "Sanchezek herrialdeen arteko elkartasuna eskatzen du, baina estatu mailan, hori ez da hainbesterako". Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak migratzaileak hartzeko egindako eskaintza luzatu du berriro. "Euskadik informazioa eskatzen duenean isiltasuna, eskakizun onartezinak eta malgutasunik eza aurkitu ditu, arazo administratiboen aurrean borondate politikoa, lankidetza eta alderdien arteko leialtasuna behar dira".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19