Prentsa Aretoa
2020/12/17
EAJ-PNVk Gobernu zentralari galdetu dio ea posible ikusten duen Bardea, tiro-poligonoa duen gunea, Europa barneko Naturguneen Sarean sartzea
Talde Parlamentarioa kezkatuta agertu da aste honetan benetako sua erabiliz egiten ari diren maniobra militarrekin.
EAJ-PNVk galdera bat erregistratu du Senatuan, eta Espainiako Gobernuari galdetu dio ea posible ikusten duen Europa barneko Natur Guneen Sarean tiro-poligono bat duen gune babestu bat sartzea, Bardeen kasua bezala. Trantsizio Ekologikorako Batzordean ekimen hau aurkeztu ez ezik, Talde Parlamentarioa kezkatuta agertu da aste honetan poligonoan benetako suarekin egiten ari diren maniobra militarrekin, eta zalantzan jarri du bateragarria ote diren parke naturalaren eta Biosferaren Erreserbaren ezaugarri eta helburuekin.
Europa Barneko Natur Guneen Sarearen helburua korridore ekologikoak sortzea da, Europar Batasunaren estrategia bete ahal izateko: Batasunaren lehorreko eta itsasoko azaleraren gutxienez %30i babes juridikoa ematea. Bertan, Estatu kideek 2023aren amaierara arteko epea dute erakusteko aurrerapen esanguratsuak egin dituztela babestutako gune berrien izendapen juridikoan eta korridore ekologikoen integrazioan. Ildo horretan, EAJ-PNVk Bardeetako Parke Naturala eta Biosfera Erreserba balioesteko Plan bat garatzeko helburua defendatu du, eskualdean turismoari, hezkuntzari, zientziari edo erabilera tradizionalei zuzendutako ekintzak sustatuz, besteak beste.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19