Prentsa Aretoa

2021/01/20

Luke Uribe-Etxebarriaren iritziz, Gibraltarri buruzko akordioa bertako herritarren parte-hartzeari esker lortu da

Senatariak positibotzat jo du Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza akordioa ere, Brexit-aren osteko agertokirako.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak "oso positibotzat" jo du Erresuma Batuko eta Espainiako gobernuek Gibraltarri buruz egindako Akordioaren Printzipioa, "inplikatutako eragile guztiak asebete dituelako". Uribe-Etxebarriak ziurtatu duenez, " agintarien bitartez gibraltardarren parte-hartzeak eta solaskide gisa hartu izanak aurre-akordioa ahalbidetu du". Arantxa Gonzalez-Laya Kanpo Gaietako ministroak EBko Batzorde Mistoan egin duen agerraldian, senatari jeltzaleak gogorarazi du EAJ-PNVk etengabe defendatu duela "ezinbestekoa dela gibraltardarren borondatea kontuan hartzea", izan ere, bestela "edozein irtenbide edo akordio bideraezina dela ikusi dugu beti". "Presio- eta hertsapen-estrategiek ez dute inoiz funtzionatzen, eta bai, ordea, pragmatismoak, solaskidearen aitorpenak, elkarrizketak eta negoziazioak".

Jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu duenez, "Europar Batasunaren errealitatea bera izan da, bere balio, printzipio eta helburuekin, akordioa erraztu duena". "Pozten gaitu integrazio komunitarioaren prozesuak ezarritako askatasunak gida eta helburu izateak askatasun- eta konpromiso-eremu batean akordioak lortzeko, elkarrekiko errespetuan oinarrituta". Zentzu horretan, "ingeniaritza politikoa eta sormen politikoa, Europako herrien elkarrekiko aitortza eta errespetua, demokrazia, giza eskubideak eta aurrerapen ekonomiko eta soziala bezalako printzipioen pean, eraikuntza komunitarioaren oinarria dira, eta, horiek gabe, Europar Batasuna ez zen martxan jarriko eta ez zukeen aurrera egingo, ezta Gibraltarri buruzko akordioa ere". EAJ-PNVko senatariaren ustez, akordioak "berriz ere erakusten digu arazo politikoak modu burutsuan konpontzen direla, eta ordena horretan, errealitatearen printzipioa, printzipio demokratikoa eta, azkenik, legezkotasunaren printzipioa aplikatuz".

EB eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza akordioari buruz, Uribe-Etxebarriak balorazio "oso positiboa" egin du, nahiz eta aduana formalitateak eta arazo logistikoak sortuko dituen, edota atzerri politikari, segurtasunari eta defentsari buruzko akordiorik ez dagoen.

Euskadiko ikuspegitik, senatari jeltzaleak "gure enpresentzat" eta "ardoa edo Bilboko Portuaren jarduera bezalako sektoreentzat" lasaitua dela onartu du, izan ere, Erresuma Batua Euskadiren hirugarren bazkide komertziala da Estatu Batuekin batera, Frantziaren eta Alemaniaren atzetik. "500 bat euskal enpresak bezero finkoak dituzte Erresuma Batuan automobilgintzan, energian, industria aeroespazialean, ingeniaritzan eta finantza-zerbitzuetan. Enpresa horietako hirurogeik ordezkaritza komertzialak, ekoizpen plantak edo filialak dituzte ", gogorarazi du. Dena dela, kezkatuta agertu da Erresuma Batuko uretan harrapaketak %25 murriztu direlako; kuota hori urtero negoziatu beharko dute, 5 urte eta erdiko epe iragankorraren ondoren. "Kontingentzia honetarako aurreikusitako 5.000 milioi laguntzak sektoreari egoera berrira egokitzen laguntzea espero dugu".

Ezagutu Gure Senatariak