Prentsa Aretoa

2021/01/30

Imanol Landak Castelao aldarrikatu du gure Herrientzako proiektu politiko irmoak garatzeko erreferente sendo eta konprometitu gisa

EAJ-PNVko senatariak Galiziako nazionalismoaren ordezkari nagusia izan zenaren jaiotzaren 135. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du

rss Ezagutzera eman
Imanol Landak Castelao aldarrikatu du gure Herrientzako proiektu politiko irmoak garatzeko erreferente sendo eta konprometitu gisa

ARGAZKIA JAITSI

Imanol Landak Daniel Alfonso Rodriguez Castelaoren irudia aldarrikatu du, "ondaretik, ezagutzatik eta esperientziatik gure Herrientzat proiektu politiko irmo eta sendoak finkatzeko eta garatzeko balio behar diguten erreferente sendo eta konprometituetako bat" delako. Galiziako nazionalismoaren ordezkari nagusitzat hartzen denaren jaiotzaren urteurrena gogoratzeko Partido Galegistak aurten antolatu duen topaketa telematikoan, EAJ-PNVko senatariak bere irudia eta "belaunaldi errepikaezinaren" adierazleena azaldu ditu, Agirre lehendakariarekin edo Irujo edo Ajuriagerra bezalako beste buruzagi batzuekin batera, "gure herrien askatasunarekiko eta demokraziarekiko duintasun eta konpromiso ondarea helarazi baitzigun ondorengo belaunaldioi, gure artean betiko iraungo dutenak".

Egun nagusi den politika egiteko moduari aurrejarriz, hau da, likidoa, epe laburrekoa, biharko titularrean, txioan, fake-newsetan edo marketina ardatz duten lidergoetan oinarritutakoa, Landak belaunaldi hartako partaide izan ziren politikari hauen pentsamendu politikoa goretsi du, egungo belaunaldientzat erabat indarrean dagoena, gure herrien egoeraren araberako beharrei erantzun egokiak ematearena, ikuspegi zabalarekin, "gure azken helburua ahaztu gabe: askatasun osoa Europako proiektuaren testuinguruan. Senatari jeltzaleak ez du ahaztu nahi ian Castelaoren figurak eta bere ibilbide politikoak Galizia eta Euskadi bezalako herrien artean duten elkargunea.

 

Ezagutu Gure Senatariak