Prentsa Aretoa
2021/01/30
EAJ-PNVk Automobilgintza eta Aeronautika Mahaiak berriro deitzeko eskatuko dio Gobernu zentralari, talka-planak prestatzen aurrera egiteko
Nekazaritzako Politika Komunaren 2021-2027 aldiko Nekazaritza Funtsak kudeatzeko estrategiari buruz ere galdetuko du, eta, zehazki, 2021eko banaketari buruz.
Asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren Kontrolerako Bilkuran, Mertxe Garmendiak Industria, Merkataritza eta Turismo ministroari galdetuko dio bere Ministerioak noiz deituko dituen berriz Automobilgintza eta Aeronautika Mahaiak. EAJ-PNVko senatariak Reyes Marotori esango dio beharrezkoa dela euskal industriaren oinarrizko bi arlori buruz eztabaidatzen ari diren erakunde horien azken hitzorduetan azaroan adostu ziren erabakietan eta talka-planetan aurrera egitea.
Bigarren galdera batean, Juan Carlos Medinak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetuko dio ea Gobernuak zein estrategia duen PAC delako Nekazaritzako Politika Komunaren nekazaritza-funtsak kudeatzeko 2021-2027 aldian, eta, zehazki, egungo 2021. ekitaldiko banaketari dagokionez. Senatari jeltzaleak Luis Planasi eskatuko dio prozedurak autonomia-erkidegoen eskumenak errespeta ditzala, bai eta Kantauri isurialdeko erkidegoen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren espezifikotasuna kontuan har dezala ere, funts horiek banatzeko irizpideak ezartzean.
Senatuko Osoko Bilkura. Gobernuari kontrola egiteko saioa / Otsailak 2, asteartea, 16:00etatik aurrera / Oharra: Hitzaldi guztiak jarraitzeko: www.senado.es
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19