Prentsa Aretoa

2021/02/02

Mertxe Garmendiak salatu du Gobernu zentralak ez duela politika industrialik aeronautika eta automobilgintza sektoreen erronken aurrean

EAJ-PNVko senatariak Aeronautikako eta Automobilgintzako Mahaiak berriro deitzeko eskatu dio Industria, Merkataritza eta Turismo ministroari, talka-planetan eta berreskuratze-planetan aurrera egiteko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV denuncia la ausencia de política industrial del Gobierno central ante los retos en los sectores de aeronáutica y automoción
    2021/02/02

    ARTXIBOA JAITSI

EAJ-PNV Talde Parlamentarioak aeronautika eta automobilgintza bezalako sektore estrategikoentzako laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, "orain arte bere ministerioak izan ez duen industria politika baten bidez", Mertxe Garmendiak Reyes Maroto ministroari aurpegiratu dionez. Gaurko kontrol saioan, EAJ-PNVko senatariak aurre egin beharreko arazo estrukturalak, ahuleziak, zailtasunak eta oztopoak azaleratu ditu, eta bi sektoreetako Mahaiak berriro deitzeko eskatu du, talka-planak eta berreskuratze-planak lantzean aurrera egiteko; izan ere, orain arte egindakoen edukiak "ez du esan nahi industria-politikarik dagoenik".

Garmendiak gogorarazi duenez, aeronautikaren sektoreko Mahaia irailaren 25ean eratu zen helburu horrekin -gaurko Osoko Bilkuran Ministroak deialdi berria iragarri du-, "eta ez dugu emaitzarik ikusten; gaur deitu duzu, kasualitatez, galdera egiten dizugunean". Bestalde, automobilgintzaren sektoreko Mahaia ekainaren 29an eratu zen, azaroan berriro bildu zen, "eta ez dago albiste gehiagorik. Parte hartzaile guztiek, aho batez, lan-mahai zehatzak sortzea eskatu zizuten, digitalizazioa bezalako gai zehatzak jorratzeko, eta oraindik ez dago prest berreskuratze-plana, ezta zirriborrorik ere", salatu du.

Senatari jeltzaleak Maroto ministroari esan dio berari dagokiola industria politikaren buru izatea une zail hauetan, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango duela "beti". Garmendiak adierazi du industriak berreskuratu egin behar duela azkenaldiko bi atzeraldietan galdutakoa, eta, gainera, trantsizio ekologiko eta digitalekin lotuta dagoela, berrindustrializazioaren aldeko apustu sendoa egiten duen Europako ingurune batean, Alemania eta Frantzia buru direla, eta industriaren lehiakortasuna galtzeko arrisku handia dagoela. Hori dela eta, "ezin da politika industriala hipotekatu epe motzeko erabakiekin soilik, krisiaren ondorio muturrekoenak arintzeko; epe ertainean eta luzean ere pentsatu behar da, pandemiaren aurretik zeuden erronka horiek oraindik ere hor baitaude, are gehiago, larriagotuta daudela esango nuke”.

Ezagutu Gure Senatariak