Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2021/02/02

Maribel Vaquerok lidergo partekatuetan oinarritutako 2030 Agenda adostu bat sortzea defendatu du

EAJ-PNVko senatariak Estaturik gabeko azpiestatuek, eskualdeek eta nazioek, hala nola Euskadik, beren ekarpena egin dezaten eta ahots propioa izan dezaten eskatu du.

rss Ezagutzera eman
Maribel Vaquerok lidergo partekatuetan oinarritutako 2030 Agenda adostu bat sortzea defendatu du

ARGAZKIA JAITSI

Maribel Vaquero EAJ-PNVko senatariak lidergo partekatuetan oinarritutako eta beste eragile publiko eta pribatu batzuekin adostutako Agenda 2030 sortzea defendatu du. Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko Estrategiaren Koordinazio eta Jarraipenerako Batzorde Mistoan Agendarako Estatu Idazkari den Ione Belarrak egindako agerraldian, bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuari eskatu dio autonomia erkidegoei elkarrizketarako espazio propioak berma diezazkiela, beren eskumenekin bat datozen baterako gobernantzako planteamendu batetik. "Estatuak hitzarmenerako ahalegina egin behar du, planteamendu europazale batetik abiatuta, herrialdeek eta eskualdeek ildo partekatuetan dituzten gaitasunak hobetzeko, eta Europar Batasunean Agenda ezartzeko, prospektiba estrategikoaren ikuspegitik, non Estaturik gabeko azpiestatuek, eskualdeek eta nazioek, hala nola Euskadik, beren ekarpena egin ahal izango duten eta ahots propioa izango duten", adierazi du Vaquerok.

 

Ezagutu Gure Senatariak