Prentsa Aretoa
2021/02/08
Mertxe Garmendiak Esako urtegiaren egoerari buruzko txosten teknikoen azterketen emaitzak eskatu ditu
EAJ-PNVko senatariak presa handitzeko lanetan aurrera ez egitea eskatu du, ikerketa horren emaitza jakin arte.
Mertxe Garmendia senatariak Esako urtegiari buruzko txosten teknikoen emaitzak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari. Nafarroako lurretan dagoen presaren handitze proiektuak sortutako eztabaidaren harira, Trantsizio Ekologikoaren Batzordeko bozeramaile jeltzaleak eskatu du lan horietan ez aurrera egiteko, kontuan hartuta sustatzaileak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, batetik, eta inguruko udalek, bestetik, gai horri buruz idatzitako txostenak "antagonikoak eta kontraesankorrak" direla.
Espainiako Gobernuari urtegian aurreikusitako jarduerei buruzko informazioa eskatuz Ciudadanosek aurkeztutako mozioaren eztabaidan, Garmendiak eskatu dio, bere aldetik, argi dezala nola Estatuko Aurrekontu Orokorrek 1,3 milioi euroko partida bat jasotzen duten urtegia handitzeko obretarako, Trantsizio Ekologikoko ministroak Kongresuan EAJ-PNV Taldeari "gauden tokitik pauso bat harago” ez dela aurreratuko “Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoarekin norabide horretan jarraitzea guztiz segurua dela baieztatu arte” ziurtatu zion bitartean. Senatariak "kezkagarritzat" jo du Esako urtegia handitzeko proiektuaren inguruko egoera, eta eztabaidaren konponbidea "adituen txostenen esku" uztea eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19