Prentsa Aretoa

2021/02/16

Espainiako Estatuak euskal selekzioen aitortza erraz dezala eskatu du Almudena Otaolak

Bere esanetan, "ulertezina" da Euskadik nazioarteko ordezkaritza propiorik ez izatea berezko dituen kiroletan.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Almudena Otaolak Espainiako Estatuak Euskadiko selekzioen onarpen ofiziala errazteko duen beharra aldarrikatu du. Goi-Ganberako Kultura eta Kirol Batzordean, eliteko kirolariek "berezkotzat sentitzen Nazioa ordezkatzea" ahalbidetuko lukeela horrek, argudiatu du EAJ-PNVko senatariak, “eta ez esleitu diguten nazionalitate administratiboa”.

Ordezkari jeltzalearen erreklamazioak PSOEk eta EAJ-PNVk Pedro Sánchez Gobernuko presidente gisa inbestidura errazteko lortutako akordioaren puntuetako bat betetzean eragiten du. Akordio horren bidez, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu zuen Euskadik kirol eta kultura arloan nazioartean duen ordezkaritza sustatzeko bideak irekitzeko. Eusko Jaurlaritzak eliteko kirolarekin duen konpromisoa (Basqueteam) adierazteaz gain, Otaolak gaineratu du "erabat ulertezina" dela Euskadik nazioarteko ordezkaritza propiorik ez izatea berezko diren kiroletan, "euskal pilotaren edo arraunaren kasuan bezala", eta defizit hori "naziotasunekiko duzuen konpromiso faltak" babesten duela adierazi du, “hainbeste defendatzen duzuen Konstituzioaren 2. artikuluan aitortuta” dauden naziotasunak, gogoratu du.

Bestalde, kirol inklusiboa sustatzeko neurriei buruzko mozioaren eztabaidan, EAJ-PNVk zenbait ekarpen sartzea lortu du, hala nola kirol federazio eta erakundeen egiturazko berrantolaketa baloratzea, bereziki publikoak, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonak federazio konbentzionalen Zuzendaritza Batzordeen ordezkaritzan sartzea ere. "Erabat inklusiboa izan dadin, gaian adituak diren pertsonen ahotsa izan behar da kontuan".

Ezagutu Gure Senatariak