Prentsa Aretoa
2021/02/16
Maribel Vaquerok Gobernu zentralari eskatu dio mugikortasun Estrategia berriak ez dezala atzeratu trenbide Ardatz Atlantikoa bezalako inbertsio estrategikoak
EAJ-PNVko senatariak ohartarazi du Euskal Talde Parlamentarioak 2021eko Aurrekontu Orokorretan eta aurreko ekitaldietan lortutako akordioak gauzatzen direla zainduko duela.
Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari ohartarazi dio ez dezala mugikortasun Estrategia berria erabili oraindik egiteko dauden inbertsio estrategikoak atzeratzeko, Euskadiko Abiadura Handiko Trena adibidez. EAJ-PNVko senatariak Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Estrategiaren inguruan adierazi dio Garraioko Estatu idazkariari ez dagoela ados Estatuko garraio-sistema erradialaren ikuskerarekin, "Madrilen hasi eta amaitzen baita", bitartean "amaitu gabeko ardatz estrategikoak daude, Europa barneko Garraio Sarearen parte direnak, adibidez Ardatz Atlantikoa".
Pedro Saurak Garraio, Etxebizitza eta Hiri Agendaren Batzordean egin duen agerraldian, jeltzaleen ordezkariak azpimarratu du adostasunen garrantzia, erakundeen errespetutik abiatuta, eta proiektuak aurrera eramateko funtsak izatea, nahiz eta agerian utzi duen funtsezkoa dela proiektuak gauzatzea. "Kontua ez da paperean jartzea bakarrik, exekutatu egin behar da. Atlantikoko korridorean izandako atzerapenen ondorioz, aberastasuna sortzeko aukerak galtzen dira, eta proiektu horiek finantzatzeko Europako funtsak ere galtzen dira", azpimarratu du.
Horren harira, tren geltokiei, trenbide pasaguneei eta trenbide zabaltzei dagokienez, Euskadirako aurreikusita dauden hainbat proiektu gogorarazi ditu, "batzuk aurreko aurrekontu-akordioetatik datozenak". Horrela, besteak beste, Aiaran, Alegian, Amurrion, Andoainen, Anoetan, Balmasedan, Beasainen, Gueñesen, Irunen, Itsasondon, Karrantzan, Legazpin, Legorretan, Lezo-Errenterian, Ordizian, Ortuellan, Pasaian, Trapagan, Urnietan, Zallan edo Zorrotzan aurreikusitako jarduerak zerrendatu ditu, "pertsonei eta udalerrien garapenari eragiten dietenak, kasu askotan trenbideak baldintzatuta. Ekitaldi honetan akordio horiek eta 2021eko Aurrekontuan jasotako berriak gauzatzen joan daitezen zainduko dugu", ohartarazi du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19