Prentsa Aretoa

2021/02/21

EAJ-PNVk legedia erreformatzeko eskatuko du, egun "oso indargabetuta" dagoen jurisdikzio unibertsala egokitzeko

Halaber, Emakumeen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako borrokan Adituen Taldearen ebaluazio-txostenaren gomendioak ezartzeko egutegia eskatuko dio Gobernu zentralari.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk legedia erreformatzeko eskatuko du, egun

ARGAZKIA JAITSI

Asteartean Senatuan egingo den Gobernuaren Kontrolerako Bilkuran, Imanol Landak Justizia ministroari galdetuko dio Espainiako Gobernuak ez ote duen uste jurisdikzio unibertsala oso indargabetuta dagoela Botere Judizialaren Lege Organikoan ezarritako erregulazioan. Hori dela eta, EAJ-PNVko senatariak Juan Carlos Campori galdegingo dio ez duen uste lege honek erreforma behar duela bere izaera eta izateko arrazoiarekin bat datorren eredu batera egokitzeko.

Bestalde, Maria Dolores Etxanok Berdintasun ministroari galdetuko dio Espainiako Gobernuak zer egutegi proposatzen duen GREVIOren ebaluazio-txostenean jasotzen diren gomendioak ezartzeko. Emakumearen aurkako Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren aurkako Borrokarako Adituen Taldeak lehen ebaluazio-txostena argitaratu zuen azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren eta Etxeko Indarkeriaren aurkako Prebentzioari eta Borrokari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmeneko xedapenei –Istanbulgo Hitzarmena izenekoari– eragiten dieten legegintza-neurriei eta bestelako neurriei buruz.

Bestalde, Luke Uribe-Etxebarriak azaroan Mendebaldeko Saharan izandako su-etenaren bortxaketaren gertakari kezkagarri eta larriaren inguruan duen jarreraren inguruan interpelatuko du Gobernu zentrala. Ekimen hau atzeratu egin zuten aurreko osoko bilkuran, Kanpo Arazoetako ministroa bertan egoterik ez zuelako.

Ezagutu Gure Senatariak