Prentsa Aretoa
2021/02/23
Imanol Landak Estatuko Fiskal Nagusiari galdetu dio zer neurri hartuko dituen Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko egia ikertzeko
Dolores Delgadori egin dio galdera, gazte nafarra torturatuta hil zela erakusten duen grabazio bat argitaratu ostean. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren heriotzen inguruan ere galdetu du.
Imanol Landa EAJ-PNVko senatariak Dolores Delgadori galdetu dio zer neurri hartuko dituen Fiskaltzak "Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko egia" ikertzeko, gazte nafarra Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean jasandako torturen ondorioz hil zela dioen grabazio bat argitaratu ostean. Estatuko Fiskal Nagusiak Senatuko Justizia Batzordean egindako agerraldian, Landak garai hartan Cesid-eko koronela, Alberto Perote, eta Pedro Gomez Nieto Institutu Armatuko kapitaina zirenen arteko elkarrizketa jasotzen duen soinu-dokumentuak El Mundo egunkariko bi kazetarik egindako transkripzioaren "egiazkotasuna sendotzen” duela esan du Landak, hain zuzen ere 'Zabalza kasua' ikertzen zuen sumarioan froga gisa aurkeztu zen transkripzioa baina Gomez Nietok ukatu zuena eta Epaitegiak froga gisa onartu ez zuena.
Senatari jeltzaleak Estatuko Fiskal Nagusiari galdetu dio ea egiatasun zantzurik ematen dion Publico egunkari digitalak plazaratutako elkarrizketari; izan ere, Guardia Zibilaren bertsio ofizialaren arabera, Zabalza Bidasoa ibaian itota hil zen. Era berean, grabazioan jasotako hitzen inguruan, Landak galdetu du ea neurririk hartuko duen ikerketa judiziala ahalbidetzeko. Halaber, Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren heriotzen inguruan ere galdetu du, buruan bi tiro emanda hil zituztela esaten baita grabazioan. Dolores Delgadok gaiari izkin egin dio, eta adierazi du argitaratutako informazioek "garrantzi penalik izango balute, kide fiskalek kontuan hartuko lituzkete. Profesionalen balorazio-gaia da".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19