Prentsa Aretoa
2021/02/23
Maria Dolores Etxanok emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiei modu integralean heltzeko eskatu dio Gobernu zentralari
Estatuak bere legedia Istanbulgo Hitzarmenera egokitzeko duen atzerapena deitoratu du, eta Ministroa Grevioren gomendioak ezartzeko egutegi bat aurkeztera premiatu du.
EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak modu integralean jorratzeko eskatu dio Berdintasunerako ministroari. Gobernua kontrolatzeko saioan, ordezkari jeltzalea kezkatuta agertu da Espainiako Estatuak bere legedia Istanbulgo Hitzarmenera egokitzeko duen atzerapenagatik, eta Irene Montero Ministroa premiatu du egutegi bat aurkeztera Grevioren txostenean ezarritako gomendioak inplementatzeko, hitzarmen horren xedapenei eragiten dieten legegintza-neurriei eta bestelakoei buruz.
Proposatzen dituen legeak Ganberetara iritsiko direla bermatzeko eskatu dio Etxanok ministroari, "Gobernuak gero eta ohikoagoak dituen desadostasunak" kontuan hartuta. Hala, "tramiteari hasiera eman ahal izango diogu eta Gobernuaren lege proiektuei buruz eztabaidatu ahal izango dugu, ez zirriborroei edo filtrazioei buruz", kritikatu du. "Denbora daramagu emakumeen giza eskubideak babesteko beharrezkoak diren lege aldaketen zain. Bestela, legegintza-baterien iragarki horiek guztiak azkenean izapidetu gabeko tiradera batean geratzeko arriskua dugu. Eta hau benetan larria izango litzateke", ohartarazi du.
Halaber, indarkeria sexualen aurreproiektutik ezagutzen diren alderdietan oinarrizko araudia gehiegikeriaz erabiltzea gaitzetsi du, Estatuaren eskumenekoak ez diren esparruetan legeak eginez. "Eskumenen esparrua errespetatzea autonomia erkidegoek egindako bidea errespetatzea da; izan ere, kasu askotan Estatuaren aurretik joan dira emakumeen aurkako indarkerien biktimei ematen zaien laguntza integralean eta araudietan", aldarrikatu du. Etxanok gogorarazi duenez, 17 autonomia-erkidegotako 14k Istanbulgo hitzarmenera egokitu dituzte beren legeak, eta badirudi Estatuak atzeratu duela hitzarmena betetzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19