Prentsa Aretoa
2021/02/24
EAJ-PNVk Europako Gutun Soziala babestu du, Europako eskubide sozialen berme bezala
Luke Uribe-Etxebarriaren ustez, "Europak bere eredu sozioekonomikoa babestu behar du desberdintasunen aurka borrokatzeko".
EAJ-PNVk Europako Kontseiluak aldarrikatutako Europako Gutun Sozialaren berrespena babestu du gaur goizean Senatuan; izan ere, Gutun hori sinatu duten Europako estatu guztietan oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzen ditu. Luke Uribe-Etxebarriak azpimarratu du pozik dagoela Europako Gutun Soziala berrikusitako bertsioan berresteagatik, erreklamazio kolektiboen protokolo bat barne hartzen duelako, "ezinbesteko tresna baita Gutuna paper hutsean gera ez dadin eta jasotzen dituen oinarrizko eskubideen ikusgarritasun, galdagarritasun eta eraginkortasun handiagoa lor dezan".
Jeltzalearen ustez, "beharrezkoa eta funtsezkoa da Europa sozialaren ideia indartzea" eta "horrela, Europako eredu ekonomiko eta soziala babestea, aurrerapen kohesionatua lortzeko eta desberdintasunen aurka borrokatzeko". "Praktikan, lanerako, soldata eta bizitza duinerako eta herritarrei bizi kalitatean, ongizatean eta justizia sozialean aurrera egitea ahalbidetuko dien eskubide multzo baterako eskubidea bermatzea da helburua", azpimarratu du.
Hain zuzen ere, Uribe-Etxebarriak azpimarratu duenez, "alderdi humanista gisa, EAJrentzat justizia soziala agindu etiko bat da, gizarte kohesionatuak bultzatzen dituena eta lehiakortasun faktore bat ere bada". "Merkatuko ekonomia soziala eta aukera-berdintasuna defendatzen ditugu, eta Gutun honek horretan lagunduko du argi eta garbi", esan du.
Europako Gutun Sozialak, 1961eko urriaren 18an Turinen sinatu zenak, oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzen ditu. Espainiako Estatuak 1980ko maiatzaren 6an berretsi zuen, eta urte horretako ekainaren 5ean jarri zen indarrean. 1996ko Europako Gutun Sozialak (berrikusia) 1961eko Gutunaren edukia eguneratzen du, hura onartu zenetik gertatutako funtsezko gizarte-aldaketak kontuan hartuta. Tresna bakar batean finkatzen ditu 1961eko Gutunean eta 1988ko Protokolo gehigarrian (1. zk.) jasotako eskubideak, 1991ko Protokolo aldatzailean (2. zk.) aurreikusitako kontrol-mekanismoaren erreforma, eta erreklamazio kolektiboen 1995eko Protokolo Gehigarria (3. zk.) sinatzeko aukera gehitzen du, Gutun berrikusia sinatzeaz gain, Espainiak berrespen-izapideak hasi ditu. Europako Gutun Sozial hori (berrikusia) 1996ko maiatzaren 3an ireki zen, eta 1999ko uztailaren 1ean jarri zen indarrean. Orain arte 34 herrialdek berretsi dute. Espainiako Estatuak 2000ko urriaren 23an sinatu zuen, baina 20 urte baino gehiago behar izan ditu berresteko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19