Prentsa Aretoa

2021/02/25

Beltran de Herediak organo konstituzional eta instituzionalen berrikuntza desblokeatzeko EAJ-PNVk izan duen inplikazioa nabarmendu du

Jeltzaleen Senatuko bozeramaileak deitoratu egin du "bi alderdien arteko" blokeoak "justizia eta demokraziaren balizko politizazioa" zalantzan jarri izana

rss Ezagutzera eman
Beltran de Herediak organo konstituzional eta instituzionalen berrikuntza desblokeatzeko EAJ-PNVk izan duen inplikazioa nabarmendu du

ARGAZKIA JAITSI

  • Beltrán de Heredia destaca la implicación de EAJ-PNV para desbloquear la renovación de órganos constitucionales e institucionales
    2021/02/25

    ARTXIBOA JAITSI

Estefania Beltran de Herediak EAJ-PNVk RTVEko Administrazio Kontseilua eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia bezalako organo konstituzional eta instituzionalen berrikuntza desblokeatzeko izan duen inplikazioa azpimarratu du, "arrazionaltasun puntu hori jarriz eta interes orokorrak zainduz". Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "bi alderdien arteko blokeo honek" egoera "ulertezina eta ezohikoa" eragin du, eta "Estatuko justiziaren balizko politizazioaz eta demokrazia bera zalantzan jartzera eraman du". Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kasuan, Beltran de Herediak esan du egoera hori ez dela "ona, ez Estatuaren irudiarentzat, ezta herritarren aurrean ematen den irudiarengatik ere; horrek justiziarekiko mesfidantza eta politikarekiko mesfidantza sortzen du", deitoratu du.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, jeltzaleen bozeramaileak EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea aldatzearen alde dagoela berretsi du. "Aukera ona da jauzi hori egiteko; dokumentazio guztia desklasifikatzea eta Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko egia argitzea, Lasa eta zabalarekin zer nolako urratsa egin den, otsailaren 23ko Estatu Kolpea… eta gardentasuna erakustea. Heldutasunaren eta konfiantzaren erakusgarri da”.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik Senatuko bozeramailetzara pasatzeak dakarren aldaketari buruz galdetu diotenean, Beltran de Herediak EAJ-PNVren Madrilen ahots propioa izatearen balioaz ohartu izana onartu du. "Ikusten duzu nola ikusten diren autonomia erkidegoak, haien eskumenak ez errespetatzeko egiten diren saiakerak. Gezurra dirudi alderdi konstituzionalistek Gernikako Estatutuak dioena betetzeaz edo irakurtzeaz ahaztu izana!”

Hemen entzun dezakezu Onda Vascan egindako elkarrizketa osoa.

Ezagutu Gure Senatariak