Prentsa Aretoa
2021/02/25
Senatuak Automobilgintza Mahaia deitzera premiatu du Industria Ministerioa, EAJ-PNVren ekimenez
Gainera, Mertxe Garmendiaren ekarpenek Espainiako Gobernuari matrikulazioen gaineko zerga egokitu dezala eskatzea ahalbidetu dute, garestitu ez dadin.
Gehienez ere 15 eguneko epean, Industria Ministerioak Automobilgintzako Mahaia deitu beharko du. Gobernuari eskaera hori egitea onartu du Senatuak azken Osoko Bilkuran, EAJ-PNVren ekimenez. Gainera, Mertxe Garmendia senatariaren ekarpenek talde parlamentario guztien akordioa bultzatu dute, Sozialistarena izan ezik, Espainiako Gobernuari matrikulazioen gaineko zerga alda dezan eskatzeko, garestitu ez dadin.
Industria gaietarako bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez, "premiazkoa da Automobilgintza Mahaiko lantalde espezifikoak lanean hastea, aurrera egin ahal izateko eta automobilgintzak bere lehiakortasuna murriztu ez dezan gai garrantzitsuetan, hala nola digitalizazioan, material berrietan...".
Era berean, zerga bereziei buruzko legearen 70. artikuluari dagokionez, urtarrilaren 1etik aurrera neurketa-sistema zorrotzago baten bidez igo den CO2 isurketei lotutako kargak ibilgailuen azken prezioa garestitzea eragiten du; hori dela eta, Gobernu zentralari inguruko beste herrialde batzuek bezala (Italia, Frantzia eta Portugal) eguneratzeko eskatzea onartu da. "Presio fiskal handiagoa eta ibilgailuen salmentaren beherakada are handiagoa saihestu nahi dugu, kontuan hartuta egungo errealitateak eskariaren ahultasun handia eta pandemiaren ondorioz ekoizleen egoera kritikoa dituela ezaugarri".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19