Prentsa Aretoa
2021/03/03
EAJ-PNVk Gobernu zentralak enplegu-politika aktiboetan jardutea kritikatu du autonomia-erkidegoen eskumena denean
Nerea Ahedok Lan Erreformaren alderdirik kaltegarrienak berrikusteko eskatu dio Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkariari.
Nerea Ahedok kritikatu egin du Gobernu zentrala enplegu politika aktiboetan neurriak hartzen saiatzea, autonomia erkidegoen eskumena denean. Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkariak Senatuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordean egin duen agerraldian, EAJ-PNVko senatariak bere kezka adierazi dio Joaquín Pérezi, enplegu-erregulazioko espedienteak prestakuntza-gaiak bezalako alderdiak garatzeko baliatu izanari buruz egin dituen erreferentzien inguruan, "zuen ministerioaren eskumenekoak ez direnean"; are gehiago, kontuan hartuta "guretzat funtsezkoa den gai honi buruz entzun genuen lehenengo gauza izan zela prestakuntzarako kotizazio sarrerak prestazioetara bideratu zirela;hau da, politika aktiboetatik politika pasiboetara”, eta hori argitzea eskatu dio.
Beste behin ere, Ahedok gogora ekarri du Espainiako Gobernuak 2012ko Lan Erreformaren alderdirik kaltegarrienak berrikusteko EAJ eta beste alderdi batzurekin hartutako konpromisoa, besteak beste, hitzarmenetan aurreraeragina ez aplikatzea. "Entzun genuen azken gauza da erreforma langileen estatutu berria zela, baina ez dugu gaiari buruz berriro hitz egin. Kaleratzeen deskausalizatzea bezalako beste gai batzuk ere badaude; berrikusiko al dira?", eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19