Prentsa Aretoa
2021/03/04
EAJ-PNVk Mikel Zabalzaren heriotza argitzeko konpromisoa eskatuko dio Espainiako Gobernu zentralari
Datorren asteartean Senatuan egingo den Kontrolerako Bilkuran, Frantziako Estatuak ezarritako mugako pasabideen itxiera mugagabeari alternatibak ematea ere eskatuko du.
Imanol Landak Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko egia argitzeko zer neurri hartuko dituzten galdetuko die datorren asteartean Espainiako Gobernuko ordezkariei. Zesideko koronel eta Guardia Zibileko kapitain izandakoek gazte nafarra Intxaurrondoko kuartelean jasandako torturen ondorioz hil zela jakinarazten duten Grabazio zaharrak argitaratu ondoren -Bidasoa ibaian itota hil zela dioen bertsio ofizialaren aurka-, EAJ-PNVko senatariak Estatuko Fiskal Nagusiari helarazi zion gai hau joan den otsailaren 23ko Justizia Batzordean, baina Dolores Delgadok saihestu egin zuen. Horregatik, oraingoan Gobernura joko du zuzenean, egia argitzeko eta justiziari eta erreparazioari begira neurriak hartzeko konpromisoa har dezala eskatuz.
Bigarren galdera batean, Almudena Otaolak Frantziako Estatuak mugako hainbat pasabide mugagabe itxi ostean zer neurri hartu dituen galdegingo die gobernukideei. Mehatxu terroristagatik eta legez kanpoko immigrazioa kontrolatzeko ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioaren etenaldi mugagabeak kalteak eragin dizkie Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian bizi diren pertsonei urtarrilaren 11n gauzatu zenetik; beraz, beste neurri alternatibo batzuk hartzea eskatuko du.
Bestalde, Luke Uribe-Etxebarriak, otsailaren 23an aurkeztu zuen interpelazioaren ondoriozko mozioa defendatuko du, hain zuzen ere, azaroan Mendebaldeko Saharan izandako su-etenaren bortxaketaren gertakari kezkagarri eta larriaren inguruan Gobernu zentrala duen jarreraren inguruan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19