Prentsa Aretoa
2021/03/11
Almudena Otaolak ibilbide orri bat eskatu du kirol egokituaren modalitateak kirol konbentzionaleko federazioetan sartzeko
CSDko presidenteari esan dio desgaitasuna duten pertsonak kirolaren bidez sartzeak politika publikoen ardatz nagusietako bat izan behar duela.
EAJ-PNVko Almudena Otaola senatariak Kirol Kontseilu Goreneko presidenteari adierazi dio beharrezkoa dela ibilbide orri bat diseinatzea kirol egokituaren modalitateak kirol konbentzionaleko federazioetan sartzeko. Irene Lozanok Kultura eta Kirol Batzordean egindako agerraldian, Otaolak premiatu egin du aurrera egin dezan, federazio konbentzionalen Zuzendaritza Batzordeetan gutxienez desgaitasuna ordezkatzen duen pertsona bat sar dadin bultzatzeko, Senatuan ildo horretan onartutako mozioan erreklamatzen den bezala.
"Desgaitasunen bat duten pertsonak kirolaren bidez sartzeak kirol-arloko politika publikoen ardatz nagusietako bat izan behar duela", adierazi ondoren, Otaolak CSDk ildo horretan aurrera eramaten dituen programekiko interesa agertu du; halaber, funtsezkotzat jo du kirol egokituari buruzko kirol-zientzien ikerketa-sareetarako diru-laguntzen deialdia egitea.
Azkenik, senatari jeltzaleak Kirol Kontseilu Goreneko presidenteari gogorarazi dio Senatuak, EAJ-PNVren ekimenez, joan den abenduan aho batez onartu zuela interpelazioaren ondoriozko mozio bat, Estatuko Gobernuari eskatuz abian jar ditzala Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak kategoria espezifiko bat ezar dezan Down sindromea duten kirolariek Paralinpiar Jokoetan lehiatu ahal izan dezaten, eta konpromiso hori betetzeko pausoak ematera animatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19