Prentsa Aretoa

2021/03/18

EAJ-PNVk Venezuelan benetan hauteskunde libre, inklusibo eta demokratikoak egitearen alde egin du

Luke Uribe-Etxebarria senatariaren hitzetan, Maduroren erregimena "giza eskubideak larriki urratzen dituen diktadura da".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuak abenduaren 6ko hauteskundeen ostean Venezuelak bizi duen egoerari buruzko mozioa eztabaidatu du gaur. Ekimena onartu ez den arren, Talde parlamentario gehienek ez dituzte baliozkotzat jo, baldintza demokratikorik gabe egin zirelako, aniztasun faltarekin oposizioko buruzagien epaitzeagatik eta parte-hartze oso txikiarekin, Venezuelako herriaren benetako borondatea ordezkatzen ez dutenak. Halaber, "Venezuelan demokrazia, giza eskubideak eta askatasuna berreraikitzeko Nazioarteko Erkidegoaren eta, bereziki, EBren koordinazioa indartzea" eskatu dute.

Bere hitzaldian, Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Venezuelan hauteskunde "benetan libre eta demokratikoen" alde egin du, benetan ordezkagarriak eta sinesgarriak izan daitezen, "ikuspuntu instituzional, demokratiko, ekonomiko eta sozialetik, eta giza eskubideen urraketarekin amaitzeko". Hala adierazi du gaur Goi Ganberako Kanpo Gaietarako Batzordean. Bertan, herrialdeko agintariei dei egin die "beren herriaren interesak lehenetsi eta atzerapenik gabe bat egin dezaten, Venezuelak zuzendutako trantsizio-prozesu bat abiarazteko, krisi politikorako konponbide baketsu, integratzaile, inklusibo eta iraunkorra emateko".

Kanpo Gaietarako bozeramaile jeltzalearen hitzetan, Nicolas Maduroren erregimena "diktadura bat da, non egunero giza eskubideak larriki urratzen diren, eta duela urte batzuetatik krisi eta larrialdi instituzional, politiko, ekonomiko, sozial, sanitario eta elikaduraren egoera bizi den". Ildo horretan, harridura erakutsi du "ezkerreko indar politiko demokratikoek Venezuelako diktadurari aringarriak jar diezazkioketelako", eta diktadurak hauen ideologiaren arabera defendatu edo errefusatzen dutenen "moral bikoitza" salatu du, "funtsezkoa dena alde batera utzita: diktadura bat dela eta, beraz, ez dela demokrazia bat".

Uribe-Etxebarriak Batzordean eztabaidatutako mozioaren balioa goraipatu du, "egoera hau ahanzturan eror ez dadin, eta Venezuelako herritarrek jakin dezaten nazioarteko komunitateak babesa ematen diela demokrazia berrezartzeko eta eskubide eta askatasun guztiak berreskuratzeko helburuan". Juan Guaidok "jokatu duen eta jokatzen jarraitu behar duen" papera azpimarratzeaz gain, guztien artean eraikiko den elkarrizketa bat ezartzeko nahia berretsi du. "Eta Venezuelan eta Venezuelako indar politikoen artean eraikitzea nahi dugu. Ez dago asmorik elkarrizketa inposatzeko edo norbaitek hango herritarrei etorkizunean dagokien protagonismoa betetzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak