Prentsa Aretoa
2021/03/18
EAJ-PNVk Gobernu zentrala premiatu du Bardeako tiro-poligonoa uzteko plan bat egin dezan
Mertxe Garmendiak nabarmendu du ez litzatekeela koherentea izango espazio natural horretan ez jardutea, baldin eta Estatuan daudenak espazio naturalen Europa barneko Sarean sartu nahi badira.
Bardeako tiro poligonoa "bertan behera uzteko plana prestatzen hasteko" eskatu dio Mertxe Garmendiak Espainiako Gobernuari. EAJ-PNVko senatariak agerian utzi du, XXI. mendean airearen armadarentzat praktika-gune horrek dakarren anakronismoaz gain, "inkoherentzia handia" litzatekeela Gobernuak babestutako gune batzuetan jardutea eta beste batzuetan ez, hala nola Bardeako Parke Natural eta Biosferaren Erreserban. "Posible al da Europa barneko Natur Guneen Sarean gune babestu bat sartzea tiro poligono batekin?", galdetu dio Estatuko idazkariari.
Ordezkari jeltzalearen aldarrikapena Gobernu zentralak "deklaratzen eta aldarrikatzen duena betetzeko" izan da, Garmendiaren hitzetan, eta gogorarazi du Europa barneko sare horretan korridore ekologikoak sartzea Gobernuak berriki onartutako Azpiegitura Berdearen eta Konektibitate eta Zaharberritze Ekologikoaren Estrategiaren funtsezko konpromisoetako bat dela. "Logikoa da Estatuan dauden naturguneak barne hartu nahi izatea", gaineratu du.
Babesgune bat, honekin bateraezinak diren azpiegitura edo ekipamenduak dauden lekuan deklaratzea posible dela adierazi ondoren –kontrako ordenean, ezin da egin-, Estatuko idazkariak aurreratu du beharrezkoa dela Estatuaren, autonomia erkidegoen eta udalen artean koordinatutako ekintza plan bat definitzea, korridore horiek definitzeko eta Natura Guneen Europa barneko Sarearekin lotura duten lehentasunezko espazioak identifikatzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19