Prentsa Aretoa
2021/03/23
EAJ-PNVk autonomia-erkidegoen parte-hartze zuzena eskatu du enpresa-kaudimenari laguntzeko ezohiko neurrien definizioan
Estefanía Beltrán de Herediak agerian utzi du horiek "lurralde bakoitzak bere gaitasunei, jarduera ekonomiko bakoitzaren pisuari eta eraginari" erantzun behar dietela
Senatuko EAJ-PNVren bozeramaileak autonomia erkidegoen parte-hartze zuzena eskatu dio Espainiako Gobernuari pandemiak gehien eragiten dien sektoreetan bideragarriak diren enpresentzako ezohiko laguntza neurrien definizioan. Estefanía Beltrán de Herediak Nadia Calviñori jakinarazi dionez, "krisi honek modu desberdinean eragiten die sektore ekonomiko desberdinei, bai eta autonomia-erkidego bakoitzean ere, eskualde bakoitzean, eta, beraz, lurralde bakoitzaren espezifikotasunari eta jarduera ekonomiko bakoitzaren pisuari eta eraginari erantzun behar zaie".
Gaur, Senatuan, Gobernuari kontrola egiteko bilkuran,Beltran de Herediak esan du funtsen banaketa ezin dela oinarritu "berdintasun-printzipioan, ekitate-printzipioan baizik", eta ministroari galdetu dio ea 5/2021 Errege Lege Dekretuan jasotako laguntza-planean, 11.000 milioi euro banatzeko egin den horretan, Gobernuak hainbat alderdi hartu ote dituen kontuan, hala nola gobernu bakoitzak autonomia-erkidegoetan eta beste administrazio batzuetan izandako eragina. "Bere jarduera bakoitzean, Espainiako Gobernuak definitu, erabaki eta zehazten du eta autonomia-erkidegoek subsidiarioki kudeatzen dute; hori ez da kogobernantza, hori tutoretza da", salatu du.
Hala, gogorarazi du Espainiako Gobernuak zehaztu dituela zenbateko orokorra autonomia-erkidegoen artean banatzeko irizpideak, onuradunek bete beharreko baldintzak ezarri dituela, baita zein jarduera-sektoretara bideratu behar diren ere. Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak gogora ekarriz, bozeramaile jeltzaleak berretsi du kogobernantza hitzak esan nahi duela "autonomia-erkidegoen lankidetza, koordinazioa eta parte-hartzea, hausnarketatik hasita eta erabakiak hartzeraino. Baterako erabakia eta erantzunkidetasuna da ".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19