Prentsa Aretoa

2021/03/25

Rosa Peralek Unibertsitateko Prestakuntza dualaren euskal eredua defendatu du Unibertsitateetako ministroaren aurrean

"Esparru arautzaile zabala" eskatu du unibertsitate sistemako irakaskuntza ofizialak antolatzeko, euskal ereduari lekua egiteko.

rss Ezagutzera eman
Rosa Peralek Unibertsitateko Prestakuntza dualaren euskal eredua defendatu du Unibertsitateetako ministroaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Batzordean Miguel Castellsek egin duen agerraldian, Espainiako Gobernuak proposatutako ereduak hainbat oztopo ditu, eta horrek "gure titulazio dual guztiak ez onartzea ekarriko luke", adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak.

Gainera, egungo kontratu ereduak kolektibo jakin batzuek, adinaren arabera, prestakuntza mota hori eskuratzea zailtzen duela ziurtatu du. Unibertsitateko prestakuntza dualaren ezaugarrietara egokitutako kontratu espezifikoaren eredua eskatu du berriro, eta ministroari eskatu dio haren garapena gainerako ministerioekin koordinatzeko. Rosa Peralek azaldu duenez, modalitate horretara bideratu daitezkeen orduak gehienez %25era mugatzeak "eragotzi egiten ditu, besteak beste, Euskadin ibilbide luzeena duten ereduak, hala nola Makina Erremintaren Institutuarena".

"Euskadin arrakasta duen eredua" dela nabarmendu ostean, 40 titulazio dual baino gehiago dituena, Peralek unibertsitateko heziketa dualaren beharrak asetzen dituen legedia garatzeko deia egin du, "Autonomiek beren eredu propioa definitu ahal izan dezaten, beren errealitatearekin lotuta, non eskaera sozialak, laboralak eta ekonomikoak desberdinak izan daitezkeen".

 

Ezagutu Gure Senatariak