Prentsa Aretoa

2021/04/14

EAJk proposatuta, 'Mendekotasun Legea' betetzeko eta finantzatzeko eskatu dio Senatuak Sácnhez-en Gobernuari

La iniciativa presentada por el Grupo Vasco en el Senado ha obtenido el consenso de una amplia mayoría de la cámara para pedirle al Gobierno español que cumpla con una ley cuya aplicación llega con "14 años de retraso"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Atzo Senatuan egindako osoko bilkuran, Nerea Ahedok Euskal Taldeak Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko Legea betetzeko egindako interpelazioaren ondorioz planteatu den mozioa azaldu zuen. Ahedoren arabera, mozio horrek "legea betetzea" baino ez du eskatzen, mendekotasuna duten pertsonek bertan jasotzen diren prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.

Testuak azpimarratzen du  Gobernuak autonomia-erkidegoekin hartutako finantzaketa-konpromisoa bete behar duela, eta exekutiboak aurrekontu-partidak martxan jarri behar dituela horretarako. Ekimenak jasotzen du, halaber, administrazioak ekarpenak egin behar dituela sistema finantzatzeko, legea guztiz bete arte.

Euskal Taldeak zuzenketa transakzional bat erregistratu du, Vox kenduta  hainbat taldek sinatu dutena eta jatorrizko testuaren espiritua jasotzen duena. Senatariak bere esker ona adierazi du  osoko bilkuraren aurrean, akordio batera iristeko agertu duen prestutasunagatik, eta ganberak "funtsezko topagune batera" iristeko akordioa lortu izana azpimarratu du.

Ezagutu Gure Senatariak