Prentsa Aretoa
2021/04/22
EAJ-PNVk Ábalos presatuko du bere ministerioak Martuteneko geralekuaren inguruan dituen asmoak azaldu ditzan
Datorren asteartean, Senatuan, Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Maribel Vaquerok ahoz galdetuko du geralekuaren etorkizunaz
Senataria Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Batzordean da jeltzaleen bozeramaile, eta goiko ganberara eraman du Martuteneko geralekuaren etorkizunari buruzko galdera.
Euskal Taldeak ekimen hau eraman du aurrera, Donostiako udalarentzat oso garrantzitsua den zerbait, bereziki Martuteneko auzoarentzat, Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda Ministerioak gai honi buruzko argibideak eman ditzan.
2018an Estatuan onartu ziren Aurrekontu Orokorrek jasotzen zuten geralekuaren gainean dagoen zubia luzatzeko eta Barkaiztegiko trenbide pasabidea ixteko konpromisoa. Hala ere, lan hau atzeratzeak ekarriko du trenbide pasabidea ixteko lanak zehaztu gabe uztea eta Ministerioak geralekuaren etorkizunari zer irtenbide eman nahi dion ez azaltzea. Halaber, Ábalosen ministerioak ez du argibiderik eman geralekua oinezkoentzako pasabide berriaren inguruan birkokatzeko aukeraz, auzoko hirigunera hurbiltzeko posibilitateaz, alegia.
Linea hau funtsezko trenbide ardatza da Donostiako metropoli-eremurako garraio publikoa bermatzeko.
Hemen ikus dezakezu galdera:
https://senatua.eaj-pnv.eus/es/adjuntos-documentos/20081/pdf/pregunta-oral-en-pleno-maribel-vaquero
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19