Prentsa Aretoa
2021/04/26
Senatuko Euskal Taldeak Espainiako gobernuari galdetuko dio Brexitaz geroztik Ipar Irlandako egoeraren inguruan duen iritziaz
Luke Uribe-Etxebarria senatari jeltzalea kezkatuta agertu da Ipar Irlandako egoeraz Gobernuak duen iritziaren inguruan, Brexitaz geroztik EBren eta Erresuma Batuaren ondoren daukan Merkataritza Akordioari dagokionez
Luke Uribe-Etxebarria, EAJ-PNVren Gipuzkoako senatari eta ganbera honetan Atzerriko eta Europako gaietarako bozeramaile jeltzaleak bihar bertan Arancha Gonzalez-Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari ahozko galdera egingo dio Gobernuari kontrola egiteko bilkuran.
Azken aste hauetan gertakari larriak erregistratu dira Belfasten eta inguruko hirietan, talde unionistaren eta errepublikarraren artean. Tentsio hauek areagotu egin dira Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean izenpetu den Merkataritza Akordioaz geroztik.
Aste honetan bertan Europako Parlamentuan bozkatuko da Akordio komertzial honen berrespena, Uribe-Etxebarriaren esanetan, “Ipar Irlandako bake prozesua kalte lezakeen zerbait”.
Jarraian erantsita dago pasaden astean Senatuan erroldatu zen galdera:
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/26
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19