Prentsa Aretoa

2021/05/06

EAJ-PNVk Osasun ministroari galdetuko dio ea organo judizial batek pandemiari aurre egiteko neurri egokienak erabaki behar dituela pentsatzen duen

Horrez gain, datorren asteartean Senatuan egingo den Kontrolerako Bilkuran, Amurrioko geltokiko nasen arteko pasabidearen obraren plangintza azaltzea ere eskatuko dio Espainiako Gobernuari.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Osasun ministroari galdetuko dio ea organo judizial batek pandemiari aurre egiteko neurri egokienak erabaki behar dituela pentsatzen duen

ARGAZKIA JAITSI

Estefania Beltran de Heredia EAJ-PNV Talde Parlamentarioko bozeramaileak Osasun ministroari galdetuko dio, datorren asteartean Senatuan egingo den kontroleko osoko bilkuran, ea organo judizial batek Covid-19ren pandemiari aurre egiteko neurri egokienak erabaki behar dituela pentsatzen duen. Senatariaren kontsulta Ministroen Kontseiluan astearte honetan onartutako Errege Lege Dekretuaren ondorio da, dagokion Justizia Auzitegi Nagusiaren esku uzten duelako osasun-egoera kontrolatzeko har daitezkeen neurri jakin batzuk onartzea, bai eta Auzitegi Gorenaren esku, horietara kasazioan jo baitaiteke lehenengoek atzera botatzen badituzte.

Bigarren galdera batean, Maribel Vaquerok Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari Amurrioko geltokiko nasen arteko pasabidearen obra hasteko Gobernu zentralaren plangintza zein den zehazteko eskatuko dio. Jarduera hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasota dago, joan den azaroan kontu hauek onartzeko Espainiako Gobernuak eta EAJ-PNVk akordioa lortu ondoren.

Ezagutu Gure Senatariak